Larretxea-Ezkurra erraz nagusitu dira

LARRETXEA-EZKURRA II 40
GONZALEZ-OZAFRAIN 23

Gara

Larretxeak eta Ezkurra II.ak aurreikuspenak bete zituzten, eta eurek eraman zuten Donibane Lohizuneko joko berriko torneoko txapela. Finalean hobeak izan ziren.

Partidak oreka hamahirugarren kintzera bitarte bakarrik izan zuen, hortik aitzinera gero txapela jantzi zuten pilotariak nagusitu baitziren erabat.

Atzean, Paxkal Ezkurra nagusitzen hasi zen, eta hortxe egon zen partidako gakoa. Patrick Ozafrain ez zen bere mailan aritu. Ostiraleko finalerdian astindu handi samarra hartu zuen, eta atzorako ez zen ongi indarberritu, eta hori asko nabaritu zen.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE