Larunbatean Hernanin jokatu zen azkenaurreneko Berria Txapelketako kanporaketa. Ikusle gehiegi ez bazen ere, batzuk izan ziren, eta Oiarpe (Oiartzun) eta Izarra (Portugalete) taldeen aurkako 3 partida ikusi zituzten. 3 partidak ere alde handikoak izan ziren, kadeteetan eta gazteetan Izarrakoak nagusitu ziren eta Nagusietan berriz Oiarpekoak. Hona hemen partiden kronikak:
KADETEAK : UGALDE III – ETXEBERRIA (OIARPE) 5 RIOL – SAENZ (IZARRA) 22
Partidaren iraupena : 37 minutu
Egindako tantoak : Riol 12 (6 sakez) Etxeberria 1, Saenz 1
Galdutako tantoak : Ugalde III 4, Riol 3, Etxeberria 5, Saenz 1
Markagailua : 1-1, 2-4, 3-5, 4-7, 5-9, 5-22
Izarrako bikotea nagusi izan zen hasieratik, eta oiartzuarrek 5-9 arte eutsi ahal izan zioten Ekain Etxeberriaren defentsari esker. Baina handik aurrera Portugaletekoen nagusitasuna nabarmena izan zen, Aitor Saenz atzelariaren sendotasunari esker eta batez ere Unax Riol aurrelariari esker. Azken hau izan zen, partidako onena, aurreko koadroetan tanto bikainak eginaz. Izarrako bikoteak oso irudi ona eman zuen.
GAZTEAK : FLORES – ARZALLUS (OIARPE) 13 ALDA – ARANDIA (IZARRA) 22
Partidaren iraupena : 44 minutos
Egindako tantoak : Flores 8 (4 saques) Alda 12 (5 saques) Arzallus 1
Galdutako tantoak : Flores 1, Alda 3, Arzallus 9, Arandia 1
Markagailua : 1-1, 3-2, 3-3, 4-5, 5-15, 6-16, 10-17, 11-18, 12-19, 13-20, 13-22
Partida bitxia izan zen gazteen mailakoa, bertan 4 atzelari lehiatu ziren. Hasiera berdindua izan zen arren 4-5 joan ziren oiartzuarrek ateratzen zuten pilota astun bati esker, baina gero portugaletekoek pilota biziagoa atera zuten eta 5- 15 aurreratu ziren. Handik aurrera ikusi ziren partidako tantorik onenak baina gipuzkoarrek ezin izan zuten markagailuan gehiegi inguratu. Bi aurrelariak ondo moldatu ziren eta tanto politak egin zituzten baina atzean egon zen aldea. Ander Arandiak maila bikaina erakutsi zuen eta Aitzol Arzallus baina gehiago izan zen. Ander Arandia egungo bere mailako atzelaririk onenetarikoa da eta Aspeko etorkizunekoen taldean merezita dagoela erakutsi zuen.
NAGUSIAK : HERNANDEZ – UGALDE (OIARPE) 22 PEREZ – JAIO 16
Partidaren iraupena : 48 minutos
Egindako tantoak : Hernandez 14 (7 saques) Perez 8 (1 saque) Ugalde 3, Jaio 2
Galdutako tantoak : Hernandez 3, Perez 3, Ugalde 3, Jaio 2
Markagailua : 2-1, 8-2, 9-3, 13-4, 15-5, 16-7, 19-8, 20-13, 21-14, 22-16
Oiarpekoek erraz nagusitu ziren jaialdiko 3. partidan. Hasieratik aurrea hartu zuten oiartzuarrek eta 19-8 jarri ziren markagailuan. Une horretan pixka bat konfiatu egin ziren eta bizkaitarrek tanto batzuk egin zituzten. Oier Jaio atzelari beteranoa nahiko justu ibili zan kolpez eta sake asko utzi zituen erantzun gabe. Eta Crtistian Perez aurrelaria ere bukaeran bakarrik ibili zen fin. Oiatzungo bikotea aldiz, Iñigo Ugalde atzelaria oso indartsu eskuineko eskuarekin eta oso sendo eta Jokin Hernandez aurrelaria berriz oso ondo ezker eskuarekin pilota abiadura handia emanaz eta tantoa erraz amaituz. Aipatzekoa zabalera irekiz boleaz egindako tantoak.
Irabazleek 4 aste barru final zortzirenetako kanporaketa Aurrera Saiazen aurka jokatuko dute.