Lazkako Lapke taldeak oso indartsu hasi da bere lehendabiziko parte hartzea Berria txapelketa

Lazkako Lapke taldeak oso indartsu hasi da bere lehendabiziko parte hartzea Berria txapelketa, 2 kanporaketa irabazi ditu partidarik galdu gabe, ostiralean Galdakaon Adiskide bertako talde zerrenda burua kanporatu zuen eta talde bizkaitarra Berria irabazin dun taldea da eta ez da lan errexa, hauek izan dira 3en final zortzirenako emaitzak :

 

ADISKIDE 0 LAPKE 3

K : Muñozguren – Varona 5 Ruiz de Larramendi – Baztarrika 22

J : Karregal – Artola 8 Zubizarreta – Garmendia 22

N : Elezkano – Kantxo 20 Urretabizkaia – Garmendia 22

 

Kadete partida hasieran bizkaitarrak 3-2 aurretik joan diren arren, ez du inolako misteriorik izan norgehiagokak, Ruiz de Larramendiren sakea eta kolpea ezin izan dute eutsi aurkariek, Baztarrikak pilota bakarra huts egin du goiko koltxoira botata, Adiskidekoek ez dute euren egunik onena izan eta Lapke taldeak izerdi askorik atera gabe irabaztea eta lehen puntua lortu dute.

Jubenilen partidak itxura ona hartu du hasieran, bakoitzak bere pilotarekin min eginez, 7na berdin ere egon dira markagailuan, ondoren gipuzkoarrak pilota aldatu dute eta erabat asmatu 11-0 parziala lortuz, esan daiteke Adiskidekoek amaiera iritsi baino lehen, apur bat etsi egin dutela, Beraz emaitza honekin Lapke taldeak ziurtatuta dauka hurrengo faserako txartela.

Nagusien partida hasi besterik ez denean, hau da, gipuzkoarrak 6-4 aurretik zihoazela, Urretabizkaiak ordurako 2 sake falta egin ditu, norgehiagoka osoan parean ibili dira bi bikoteak, ez dute zulo handirik ireki markagailuan eta horrek islatzen du amaierako emaitza, Partidako onena Elezkano izan da, hala ere ezin izan dute bizkaitarrek euren taldearentzat puntua lortu, Lapkekoek bikote sendoa osatuta hirugarren puntua poltsikoratu dute

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE