«Lehen mailan norbait estutzeko aukerak ditut»

GalarzaVBerraondo«Lehen mailan norbait estutzeko aukerak ditut» Jon Oormazabal, Gara
Urtebetetze biribila izan zuen Enrique Galarzak, izan ere, 27 urte bete zituen egunean irabazi baitzuen Bigarren Mailako txapela. Baraibarkoak pozik hartu du txapela, eta garaipen horrek etorkizunean aukerak izateko balio izatea espero du.
Nola joan ziren txapelaren ospakizunak?
Ongi, Ladisen erretegian ospatu genuen, eta oso ongi, gainera urtebetetzea nuen, eta oso ongi. Gauean, dena dela, nahiko goiz joan ginen ohera.
Zer esan nahi du zuretzat Bigarren Mailako txapela irabazi
izanak?

Niretzat gauza asko dira; ondo nago orain eta txapelketa lortzen baduzu ikusten da. Gero, datorren urtean Lehen Mailan aritzea oso polita da.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE