LEKERIKAK JOKATUKO DU GERNIKAN

Jai Alai News

Unai Lekerikabeaskoa atzelaria (Gernika-Lumo, 1994) prest dago zapatu honetan Gernikako Grand Slamean jokatzeko. Kantxan hainbat ensaio egin ondoren, ondo ikusi du bere burua eta Aritz Erkiagarekin jokatuko du, zapatu honetan 21:00tan Beaskoetxea eta Zabalaren kontra. Hil ala biziko partida da. Irabazten duena aurrera, eta galtzen duena kalera.

Lekerikak ekainean izan zuen kuadrizepseko lesioa Donostian eta hilabete egon behar izan zuen jokatu barik. Itzulerakoan, bi partidu jokatu zituen. Pauen eta Biarritzen, berriz lesionatu zen arte. Hori dela eta, Gernikako Grand Slameko lehen jardunaldian Ibarluzea sartu zen ordezko moduan. Larunbat honetarako ostera, Lekerika prest egongo da. Aurretik, bihar bertan jokatuko du Donibane-Lohitzunen. Goikoetxearekin egingo du bikotea, Erkiaga eta Lopezen aurka. Master 3ko finalerdia, 20:45tan hasita.Gernikan larunbatean jokatuko den beste partidua, honakoa izango da: Goikoetxea eta Basque, Barandika eta Etchetoren kontra. Zumaiako aurrelariak eta Bidarteko atzelariak derrigor irabazi behar dute, txapelketan jarraitu nahi badute.

FINALEKO SARRERAK SALGAI

Gernikako final haundirako sarrerak berriz, bihar jarriko dira salgai. Abuztuaren 2an, eguerdiko 12:00tan. Ikusmina itzela da eta ez dute txarteldegian denbora asko iraungo! Finala San Roke egunean jokatuko da, eguerdiko ordutegian (12:00tan)
Sarrerak erosteko linka: https://www.gernikajaialaipro.com/tienda/

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE