Enpresen Liga sortu zenetik behin ere ez da errepikatu kaiolako finalerdietara sailkatu den pilotari laukotea
Edozein txapelketatan multzo buru izatea abantaila handia da. Beti hobea da aurkariei eskaileraren goiko mailatik begiratzea oinetik baino. Final-laurdenetan sartuta, igotzeko pauso gutxiago eman behar dira. Era berean prestaketa hobea egin daiteke, denbora gehiago izateaz gain zehatzago jakiten delako noiz ekiten zaion txapelketari. Halere, eta abantailak abantaila, lau t’erdikoan beti dago ezusteren bat, bi hobe esanda, Enpresen Ligak finalerdietako ligaxka eratu zuenetik urtero bi partaide aldatu baitira gutxienez.
Enpresen Ligak 2002an sartu zuen lehenbizikoz ligaxka lau t’erdikoan, eta hartaz geroztik urtez urte aldatu da ligaxkan parte hartzen duen pilotari laukotea. Bost aldi horietan hamar pilotarik jokatu dute ligaxka, eta inork ez ditu bost aldiak jokatu. Aldiz, behin aldatu ziren parte-hartzaile guztiak, 2003an ez zen multzo buru bakar bat ere sailkatu finalerdietarako.