Abel Barriolak gaur jakingo du jaialdietara ostiralean itzuliko den ala ez. Leitzako aurrelaria partidarik jokatu gabe dago apirilaren 8an Leizaren aurka buruz buru galdu zuenetik. Hartaz geroztik, baina, Barriolari asko zaildu zaio esku-ahurra, eta gaur entrenamendu saio oso gogorra egingo du. Gaurko saioarekin pilotaria eta Jokin Etxaniz gustura geldituko balira, Barriolak ostiralean jokatuko luke Sopelan. Partida horretan Irujo izango luke bikote kide, Titin eta Eulateren aurka.