Litekeena da Waltaryk Binakako Txapelketa jokatzea

I. M. / Berria

Agusti Waltaryk EPBren zirkuitua jokatuko du aurten, eta litekeena da urtea Binakako Txapelketan hastea. Buruz buruko finala jokatu ez den arren, Frantziako Federazioa -aurtengo ekitaldia antolatzen du- hasi da binakakoaren diseinua prestatzen, eta gaur bertan eman ditzake ezagutzera txapelketaren nondik norakoak.

Waltaryk eskatu du bere lizentzia, eta federazioak eskaera garaiz onartuko balu, Etxetorekin jokatuko luke binakakoa. Federazioren asmoa lau bikote indartsu -Waltary-Etxeto, Ibarrola-Kurutxarri, Sorhuet-Ozafrain eta Larretxea-Ezkurra II.a- batzea da, eta txapelketako koadroa EPBko beste pilotariekin osatuko lukete. EPBren zirkuitua binakakoa bukatu bezain laster hasiko da.

160x100_3101_euskera

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE