Azpeitiko erremonte Txapelketak ezagutzen ditu finalistak. Loitegi eta Barrenetxea IV.a sailaktu ziren finalera B multzoan eta Ansa II.a eta Martirena eskuratu zuten finalerako txartela A multzoan. Larunbatean jokatutako jaialdiko lehenengo partiduan Loitegi eta Barrenetxeak 40-29 garaitu zituzten Urrutia II.a eta Larrañaga eta garaipen horri esker lortu zuten finalera sailkatzea. Bi bikoteak lehenengo partidua irabazita iristen ziren eta euren artekoan erabaki zen dena. Bigarren partiduan Ansa eta Martirena nahikoa zuten 32 tanto egitea finalera sailkatzeko, baina ez hori bakarrik, baizik eta lau puntuak eskuratu zituzten, Urriza eta Labaka 35-40 gainditu eta gero.
Giro polita aurkitu zuten erremontistek Izarraitz frontoian. Urrutia II.a eta Larrañaga ongi sartu ziren partiduan eta agintea eraman zuten 25 tantora arte. Urrutia oso ongi aritu zen, Larrañagak ongi lagundurik. Loitegiri kosta zitzaion partidan sartzea, baina gero ongi irakurri zuen norgehiagoka. Lauzpabost tantoko aldeak eraman zituzten urdinek, 25nako berdinketa arte. Hortik aurrera Barrenetxeak martxa bat gehiago sartu eta partida hautsi zuen. Sakearekin min gehiago egin zuen atzelari hernaniarrak eta Oskar Urrutiari kalte egin zion eskkuan hartu zuen pilotakada batek. Azken hamar tantoetan nekea nabaritu zuten urdinek. Bigarren partidan oso norgehiagoka piloteatua eta landua ikusi zen. Martirenak partida oso ona jokatu zuen eta konfidantza handiarekin ikusi zitzaion.
Urriza pasa den astean baino hobeto aritu zen eta Ansak bere joko bolada onarekin jarraitzen du. Urriza eutsi bakarrik ez, azken tantoetan freskoago ikusi zitzaion. Urrizak eta Labakak 31-29 agintzen zuten, baina azken tantoetan aurrelari urnietarrak hartzen zituen pilota guztietan asmatu zuen Labakari lan haindiak jarriz. Urriza gainditzen zuen eta lortzen ez zunean Urriza bere lekuz kanpo zegoen defentsako lanera etorri eta gero. Gorriek bizi mugitu zuten pilota eta errebotean zulo handiago izan zuten urdinek.
Hor erabaki zen partida. Datorren larunbatean 3. eta 4. postuaren bila irtengo dira Goikoetxea V-Zubiri, Urrutia II-Larrañagaren kontra eta txapelaren bila ariko dira Loitegi-Barrenetxea IV, Ansa II-Martirenaren kontra. Hamar kamixeta eta bi zesta zozketatuko dira.
Urriaren 23ko emaitzak Izarraitz frontoian Azpeitin
1. Loitegi-Barrenetxea IV 40 Urrutia II-Larrañaga 29
2. Urriza-Labaka 35 Ansa II-Martirena 40