Loitegi eta Goikoetxeak jantzi dituzte Oriamendi Eskolako txapelketaren txapelak


Finalean 40-31 garaitu zituzten Irazu eta Murgiondo eta merezimendu osoz irabazi dute

Loitegi eta Goikoetxea bikoteak dira Oriamendi erremonte eskolako txapelketaren lehenengo txapeldunak. 40-31 garaitu zituzten Irazu eta Murgiondo hernaniarra finalean eta merezimendu osoz irabazi dute txapelketa.Ligaxkan geratu bezala Loitegi eta Goikoetxea gehiago izan ziren eta partidua menderatzea lortu zuten.

Hasiera berdinduda izan zuen finalak. Lau erremontistak maila paretsuan hasi ziren eta 18na arte ez zegoen argi nork irabaziko zuen txapela. Hala ere, partidu erditik aurrera Loitegik aurrera pausoa eman zuen Goikoetxea Murgiondoren pare bakarrik ez, gainetik ere jarri zen eta lehenengo abantaila garrantzitsuak lortu zituzten gorriek.25-20 egin zuten ihes markagailuan eta hortik aurrera kontrolpean eraman zuten partidua. Loitegik tantoak amaitzen zituen aurrean eta Murgiondok ez zuen agintzen atzean. Abantailak gora egin zuen eta finala 40-31 irabaztea lortu zuten. Murgiondok zortzi tanto egin zituen sakearekin, baina peloteoan Goikoetxea hobeto aritu zen. Aurrean Loitegi izan zen finaleko erremontistarik nabarmenena, nahiz eta Irazuk ere partidu ona jokatu zuen.

Final polita ikusi zen eta nahiz eta ikuslerik ez egon etorkizunari begira balorazio ezin hobea egin daiteke txapelketaren inguruan. Txapeldunak bikote onena izan ziren ligaxkan eta nahiz eta finalerdia ez izan beraien partidurik hoberena, finalean berriz ere mailarik onena erakutsi zuten.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE