Jai Alai News
LOPEZ vs LEKERIKA: 12-9, 12-4
DEL RIO vs LADUCHE: 12-11, 9-12, 4-5
Ez zen egun erraza izan atzokoa. Banakako Txapelketaren final laurdenak Berriatuan eta lau pelotaritik bi, bajan. Aimar eta Barandika, gerriko lesio eta covid arazoengatik. Eta ordezko bat ere, Hormaetxea, azken orduan jokatu ezinean, gertuko positibo baten albistea jakin berritan. Azkenean, Unai Lekerika gernikarra eta Julen del Rio gasteiztarra izan ziren kantxara atera zirenak. Biak ere, atzelariak.
Lopezen eta Lekeren arteko lehen seta lehiatua izan da. Berdindua. Unaik ondo jokatu du eta pelota bizixeagoarekin min egin du eskumarekin eta Lopez pasatzea lortu du. Aurrean aukera izan duenean, ondo amaitu du, batez ere txapa gainean dejadak eginez. Baina Imanol, Imanol da. Baliabide gehiago ditu eta lehenengo seta aurrera ateratzea lortu du (12-9).
Bigarrenean, Lopezek Lekerika dominatu du, pelota motelagoarekin errebesez jaun eta jabe izan da. Tantoak amaitzen ere ondo zumaiarra, izan aurrean jokaldia eginez, izan errebotean. Errez irabazi du bigarren joko hau (12-4).
Bigarren partidua, Del Rio eta Laduchen artekoa, itzela izan da. Ederra! Biek ere ondo jokatu dute, eta Julenek duen eskuma hori ikustea, benetako luxua da. Horma-biko ikaragarriak bota ditu Gasteizko atzelariak. Lehenengo setean 9-11 galtzen joan arren hiru tanto egin ditu erreskan eta 12-11 gailendu da.
Biharrenean, Laduche getariarra hobeto hasi da, partiduak bientzako izan ditu alternatibak, tantu onak ere bai, baina garaipena Laduchentzat, 9-12.
Hirugarrenean berriz, lehenengo tanto biak, pelota motelarekin, Julenentzat. Emozioko tantuak izan dira, hiru eta batekoarekin markagailuko aldea are gehiago zabaltzea esku eskuan izan du Del Riok, baina azkenean hiruna, launa, eta azken tantua sakez Laduchek, ondo gurutzatuta. Oso partidu ona, giroa ere ederra Mendibarrenen, eta jendea pozik.
Finalerdiak beraz, hauek izango dira. Abenduak 30, 21:00tan Berriatuko Mendibarren pilotalekuan:
ARBE vs ERKIAGA
LOPEZ vs LADUCHE