Irabazleek partidaren bukaeran errenkadan eginiko bost tantorekin lortu dute kanporaketa bideratzea
I.M. / Berria
Apustu zale askok ez zuen lasai arnas hartzerik izan atzoko Iruñeko partidako azken tantora arte. Diruaren faboritoek, Martinez Irujok eta Goñi III.ak alegia, gorriak ikusi zituztelako Gonzalezi eta Pascuali irabazteko
Azkenean, baina, ia betikoak erabaki zuen. Irujok dejada bat eta bi gantxorekin itxi baitzuen partida. Iberoko aurrelaria atzoko partidako protagonista izan zen, hala lorturiko 15 tantoengatik, nola galduriko 10 pilotengatik. Azken txanpan, ordea, odola hotzen asmatu eta berak erabaki zuen. Fernando Goñi, berriz, oso seguru aritu zen.
Gonzalezek eta Pascualek bitartean joko sinplea kantxaratu zuen: atzera jo aurkariaren hutsa eragin arte. Helburutik gertu gelditu ziren, final-laurdenetan, ordea, zerbait gehiago behar da.