Gaur, ekainaren 15ean, 17:30etan, Zumarragako Beloki frontoian Erremontari Herriz Herri txapelketaren finalerako pilota aukeraketa izango da.
Bertan izango dira B eta A taldeetako zortzi finalistak. B taldeko lau finalistek aukeratuko dituzte pilotak lehendabizi eta ondoren A taldeko lau pilotarien txanda izango da.
Material aukeraketarekin batera finala aurkeztuko da, lehenengo aldia baita honelako final bat Zumarragan jokatzen dena. Zumarragako alkatea, Mikel Serrano, bertan izango da.
Finalak ekainaren 18an, igandean jokatuko dira 12:00etatik aurrera. B taldeko finala Gurrutxaga-Apezetxea, Zaldua II-Eskudero bikoteek jokatuko dute eta A finala, Ezkurra II-Juanenea, Goikoetxea V-Azpirozen kontra.