Medinak 22-14 irabazi dio Rairi, eta Galarza VI.aren aurka ariko da finalerdietan

Berria

Fernando Medina Bigarren Mailako Eskuz Banakako Txapelketako finalerdietarako sailkatu da, atzo Tolosako Beotibarren Rairi 22-14 irabazi ondoren. Medinak Galarza VI.a izango du aurkari hurrengo partidan, larunbatean Amurrion. Beste finalerdian, berriz, Leiza eta Urberuaga ariko dira. Igandean jokatuko da partida, Bergaran.

Partida lehiatua izan zen Medinaren eta Rairen artekoa. Lehen tantoetan Quintanar de la Sierrako atzelariak eraman zuen ekimena (5-2), baina mexikarrak 0-7ko partziala lortu zuen eta lau tantoko alde polita hartu zuen. Behin markagailua alde jarrita, konfiantzarekin aritu zen Medina. Raik ez zuen amore eman eta behin baino gehiagotan hurbildu zen (10-12 eta 11-13). Alferrik, mexikarra ez zegoen prest partidak ihes egin ziezaion. 3-9ko partziala lortu zuen eta finalerdietarako txartela eskuratu.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE