Mikel Goñi Bilboko Deportivon ariko da lehen aldiz

Berria
Emanbilbo enpresak esku-huskako eta palako jaialdia antolatu du biharko Bilboko Deportivo frontoian. Ez da ohikoa izaten frontoi horretan esku-huskako partidak jokatzea, eta berezia da aukeratu duten konbinazioa. Mikel Goñi hautatu dute, beste behin, jendea erakartzeko. Bilbao lagun duela, Ubera eta Galarza IV.aren kontra ariko da. Palakoan, modalitate horretako espezialista onenak ariko dira elkarren kontra: Gaubeka-Imanol eta Fusto-Galan batean eta Ziskar–Lujan eta Garcia-Torre-Rekaldebestean. Min hartuta egon da Lujan txapelduna, baina osatu da.

1 comentario en «Mikel Goñi Bilboko Deportivon ariko da lehen aldiz»

Los comentarios están cerrados.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE