Futbolak edota beste kirolek soilik ez, pilotako euskal selekzioak ere protagonismo berezia izango du aurtengo Gabonetan. Jakina denez, munduko pilota txapelketa ez da amaitu zaharra (urrian amaitu zen), eta Mexiko izan da herrialde txapelduna. Bada, Mexikok berak bisitatuko du Euskal Herria datozen egunetan. Hain zuzen ere, Euskal Pilota Federazioak lagunarteko lau jaialdi antolatu ditu euskal selekzioaren eta Mexikoren artean: Gipuzkoan, Araban, Nafarroan eta Bizkaian bana; eta goi mailako partidak ikusi ahal izango dira. Jaialdi guztiak Munduko Pilota Internazionalaren baimenarekin eta babesarekin antolatu dira, historian lehen aldiz.
Euskal selekzioa martxan jartzeko ideia orain dela hilabete batzuk sortu zitzaion Euskadiko Pilota Federazioari. Hala nabarmendu du prentsaurrekoan Patxi Jauregi federazioko presidenteak: “Gabezia nabarmen bat ikusi genuen orain dela denbora dezente, hauteskundeak irabazi genituenean. Pilota bezalako euskal kirol batean euskal selekzioak kantxaratzeko aukerarik ez izatea tristea da. Hori aldatu nahian, proiektu hau abiatu genuen. Uste dugu euskal pilotak merezi duela euskal selekzio bat izatea eta gainerako herrialdeekin lehiatzeko aukera edukitzea”. Horregatik, jaialdi hauen helburua da epe ertainera ofizialtasuna lortzea. Alegia, gainerako herrialdeen eskubide berbera izatea txapelketa ofizialetan.
Ideia aurrera eramateko Euskal Federazioa Mexikorekin jarri zen harremanetan; besteak beste, Eduardo Villega presidentearekin. Mexiko munduko herrialde txapelduna izan berri da, eta horregatik erabaki da haiek gonbidatzea. Mexikorekin izandako harremana oso ona izan da lehenengo egunetik, borondate osoa erakutsi baitute Euskal Herrira etortzeko. Hala, pilotariak eta teknikoak abenduaren 26an iritsiko dira Loiuko aireportura,
arratsaldeko 20:00etan. Villega presidentea, berriz, urtarrilaren 2an helduko da, espedizioa bukatu bitarte.
Proiektua aurrera eramateko ezinbestekoa izan da babesleen zein jaialdiak egingo diren herrien babesa. Besteak beste, ELAY enpresak laguntza handia eman du. Prentsaurrean hitz egin du Joseluis Aiastui kontseilariak. “Orain 14 urte zabaldu genuen gure enpresa Mexikora, eta lotura handia dugu bi herrialdeen artean. Ez genuen zalantzarik izan proiektu hau babesteko esan zigutenean. Euskal kultura, kirola eta hizkuntza berari laguntzeko prest gaude”. Berako alkateorde Xalti Alzugurenek esan duenez, herrian ilusio handiz daude euskal selekzioa eta Mexikoren arteko partidak ikusteko. “Lau herrietan txikiena gurea da, eta ohorea izango da halako mailako jaialdi bat hartzea”.
Jaialdiak bi partidaz osaturik egongo dira, eta sarrerak hamar euroan salduko dira. Tokian tokiko taberna edota bestelako tokitan aurrez erosi ahal izango dira sarrerak, eta momentuan bertan ere bai pilotalekuko txarteldegian. Bestela, Euskadiko Federazioak ere telefono bat izango du aurre salmentarako: 676 120 114 (Pedro).
Lehenengo partidan neskek jokatuko dute gomazko paletaz, eta bigarrenean gizonezkoak arituko dira eskuz binaka. Jaialdiak ondorengoak izango dira.
Abenduak 28. HERNANI (17:30)
Abenduak 31. AMURRIO (16:30)
Urtarrilak 2. BERA (19:30) ETB-k grabatuko du
Urtarrilak 4. ZALDIBAR (17:30)
Pilotarien hautaketa irizpide batzuen arabera egin dugu. Hasteko, lurralde bakoitzeko pilotariak hautatzen saiatu gara euren herrialdean jokatzeko. Betiere, goi mailakoak direla aintzat hartuta. Hala, ondorengoak izango dira protagonistak, hurrenez hurren.
HERNANI. Gomazko paletaz neskak. Amaia Irazustabarrena-Maider Mendizabal
Eskuz binaka mutilak. Paul Ojuel-Eneko Azpitarte
AMURRIO. Gomazko paletaz neskak. Yanira Aristorena-Maider Huizi
Eskuz binaka mutilak. Aitzol Dorronsoro-Miguel Perez
BERA. Gomazko paletaz neskak. Amaia Etchalecu-Maite R. de Larramendi
Eskuz binaka mutilak. Ander Errandonea- Iñigo Martinez
ZALDIBAR. Gomazko paletaz neskak. Amaia Araiztegi-Ariane Arrieta
Eskuz binaka mutilak. Ander Elezkano-Aitor Irusta
Mexikoko pilotarien zerrenda, berriz, honakoa da.
Eskuz binaka gizonezkoak: Juan Medina, David Alvarez eta Rafael Morales. Emakumezkoetan: Dulce Figueroa, Paulina Castillo eta Rosa Flores.
Amaitzeko, Patxi Jauregik adierazi du “ilusio eta gogo handiz” dagoela federazioa proiektu honi ekiteko. “Hori bai, hurrengo urteetan osatuago egin nahi genituzke gauzak, eta ahal bada txapelketa ofizialetan parte hartu”.
EEPF
Baiño nola leike behin gauzak egiten hasi eta hain gaizki egitea.4 egunetatik hiru Euskal Herriko kluben arteko txapelketarekin batera jokatzen da.Mesedez pelotak ez du hain antolatzaile traketsak merezi.
Desde luego que peor no se podían hacer las cosas.Pocos y encima mal organizados.A los organizadores del campeonato de clubes se les habrá quitado todas las ganas de organizar.Desde luego con el gran apoyo de la Federación Vasca no van a ir muy lejos.Todo zancadillas.La pelota con estos no va ni a la vuelta de la esquina.
A lo dicho por Jokin y Pello hay que añadirle otro dato, creo que muy importante: El día 28 de diciembre se juega el primer festival reclamando «OFIZIALTASUAREN BIDEAN» en Hernani. Es a las 17,30 horas. Pues bien, ese mismo día, a las 20,30 horas se celebra en San Mames el Euskadi-Cataluña, también «OFIZIALTASUNAREN BIDEAN» supongo. Si no se llena San Mames, cerca andará; y un par de miles o más serán giputxis, no hay duda. A ver cuanta gente va al frontón a Hernani, ojalá me confunda, pero ….
Yo creo que es una mezcla entre cazurros y despreocupados.
Por cierto, Pernando, media hora antes que en Hernani empezamos en Amezketa. Vosotros también….. Cuando nos daremos cuenta que contra el futbol ni se puede ni se debe luchar, sino buscar alternativas.
Heldua nosotros para las 19.30 horas hemos terminado.Con victoria del Zazpi-iturri.Luego podrás ir a la catedral a ver el Euskadi-Cataluña.O mejor nos quedamos a cenar en Amezketa y lo vemos por la tele.
Jokin, gezurra dirudi pilotako delegatu batek, erakunde ofizial batek antolatzen dun jardunaldi batzuen kontra adieraztea eta antolatzaile pribatu bati babesa ematea.
Ez nago seguru bainan Mexikokin datozten pilotariak eguberriko oporrak aprobetxatu dituzte 4 jaialdiak jokatzeko eta Euskadiko federakuntzak data hauek erremediorik gabe jarri ditu.
Ez dakit Bera eta Zaldibarreko jaialdiaren berririk, bainan Hernanikoana bai eta ez zegon beste datarik jaialdia hau jokatzeko, ostiralean uste det irixten direla Mexicoren pilotariak eta larunbatean Emakume Pilotaren finalak jokatzen dira, beraz igandean jokatu behar bai edo bai.
Pello, tienes razón peor no se pueden hacer las cosas en la pelota, pero esta es la dinámica de toda la temporada a lo largo de muchos años, un desmadre total en la organización de todos los campeonatos.
Tampoco defiendas tanto a los organizadores del torneo de Amazketa porque estos tampoco han tenido en cuenta a la hora de programar sus fechas, el perjuicio que estaban ocasionando a los torneos de Villabona, Altza, Zaldibar, Areta y Lezama, todos ellos campeonatos con muchos años de historia.
La federación vasca lleva trabajando en el cargo un año escaso, se pueden criticar algunas decisiones tomadas, pero afirmar tan rápido que con ellos no se puede ir ni a la vuelta de la esquina me parece grave, teniendo en cuenta sobre todo como ha trabajado esta federación los últimos 16 años, al mando de los trepas como Garai, Aldamiz etc…
¿quién es el seleccionador de Euskadi?
¿Cuál ha sido el criterio para seleccionar esos y no otros que tienen mejores resultados?
Beti berdin, gauzak ez dira aldatzen, nork esan dezake jubenil batzuk Euskadiko Selekzioan jokatzean?
zerk txapelketa irabazi dute? eta nori?
nazka ematen dit ideia polit bat interesagatik gaizki bideratzea, Yoldi/Linzoain Mundiko txapeldunak ez al dira akaso euskaldunak?
Eskupilota, Yodi – Linzoain no son campeones del mundo, lo son Yoldi – Tabar.
Tienes razòn fraile son yoldi/tabar y ongay todos euskaldunas
Arrazoi osoa daukazu eskupilota.Nola leike Euskadiko Federazioak Euskadiren ordez jokatu behar duten pelotarien merituak kontutan ez edukitzea.Iruditzen zait hau dena korrika eta presaka egin dela.Eskatuko nieke ez jolasteko horrelako gauzekin.
Amezketako antolatzaileei jaso duten diruaren erdia eman diezaiotela beraien erabakiak eragingo dieten kalteen ordez.
Eta Antton Pebeteko antolatzaileekin gauza bera noski.Antton Pebeteko final erdiak Aurrera jarraituko dute?