Muskarditz eta Ezkurra II.a erraz nagusitu dira

Gara
Dirua nabarmen atera zen Larretxearen eta Ozafrainen alde, baina ez zuten asmatu

MUSKARDITZ – EZKURRA II 50
LARRETXEA – OZAFRAIN 32

Rene Muskarditzek eta Paxkal Ezkurrak irabazi zuten atzo udako azkeneko torneoa. Sarako festekin amaitzen da udako denboraldia, eta ezustean irabazi zutela esan behar, dirua behintzat nabarmen atera baitzen Larretxearen eta Ozafrainen alde.

Muskarditzek eta Ezkurra gazteak, ordea, norgehiagoka handia egin zuten. Hastapenetik hasi ziren bikain, eta inor konturatzerako 10-0 aitzinetik ziren. Zulo handia egin zuten, eta aurkariei hori gainditzea ezinezkoa egin zitzaien. Gainera, Muskarditzek eta Ezkurrak ia ez zuten hutsik egin final osoan zehar, eta Larretxeak eta Ozafrainek burua makurtu behar izan zuten.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE