AARON-ZABALA vs GOIXERRI-MANZI: 12-15, 12-15
GOIKOETXEA-BAILO vs EÑAUT-LEKERIKA: 12-15, 10-15
Mutrikuarrak nagusitu dira Madalen jaietako finalerdietan. Miruaitz frontoia topeta, sarrerak aspaldo agortua eta herriko hiru semeak garaile. Frontoia ondo ezagutzearen abantaila eta partidu ona jokatu izanarena.
Eñaut Urreisti izan da Mutrikuko «galarrena». Itsasotik sartzen den ekaitza bezela sartu da Miruaitzeko kantxara eta ahaztuko ez duen garaipena lortu du Lekerikarekin, Goikoetxea eta Bailoren aurka: 12-15, 10-15.
Finalean Goixerri eta Manzi izango dituzte aurrez aurre. Ekaitz ondo egokitu da Magic Cityko frontoitik Euskal Herriko jokora eta Manzi bere betiko adiskidearekin 0-2 irabazi die Aaron eta Zabalari.