Nagorek ez zuen materialaz hitz egin nahi izan

·«Garrantzi handiagoa ematen zaio ni kexatzen naizenean»
Gara

«Jada ez diot beldurrik 22-5ekoari, hori zer den ikasi dut-eta»
XALA | Aspeko aurrelaria

Lapurtarrak kolpe latza jaso zuen igandean Barriolaren aurka, eta astelehena oso gogorra izan zela onartu zu- en.Hala eta guztiz ere, halako emaitza gogor baten biharamuna nolakoa den ikasi duen arren, esperantza handiz dago igandeko partida dela-eta.

­Pasatu al da igandeko porrotaren tristura?

Astelehena oso egun zaila izan zen. Halako porrot bat zaila da irensten, askoz hobea baita 10 edo 13 tanto egitea. Baina aurrera begiratu behar dut, eta lehen partida balitz bezala begiratu behar diot igande honetakoari, ea zer gertatzen den.

­Ikasgaia ikasi duzu, beraz?

Jada ez dut beldurrik Jorgek 22-5ekoa egiteko, zer den badakit-eta.

­Zer ondorio atera dituzu Barriolaren aurka jokatutako partida horretatik?

Sakeak jasotzen ikasi behar dut, eta lehen tantotik partidan murgilduta egon behar dut. Aurreko igandekoa oso partida azkarra izan zen; ez dakit izerdirik bota nuen ere. Lehen tantoak gogorrak egin behar ditut, partidan ondo murgiltzeko. Ea hori lortzen dudan.

­Nagorek ere oso ondo egiten ditu sakeak. Beldurrik ematen dizu?

Jorgek oso ondo ateratzen du eta, irabazteko aukerak izan nahi baditut, ondo moldatu beharko naiz eramaten. Ea Barriolaren aurka baino hobeto egiten dudan.

­Hil ala biziko partida izango da bientzat.

Partida oso garrantzitsua da bientzat, aurrera egin edo kanpoan geratzeko. Ea partida ona egiten dugun. Irabaziz gero, aukerak ditut, nahiz eta zaila izan. Saiatuko naiz, eta ea Lau eta Erdian hobetzen jarraitzen dudan.

­Nola jokatu behar da Nagoreren aurka?

Ni airez jokatzen saiatuko naiz, baina Nagorek asko mugitzen du pilota, eta ez dizu zure jokoa egiten uzten. Pilotari handia da, eta ona izango da ikasteko.

Jon ORMAZABAL

ZARAUTZ

Jorge Nagoreri ez zitzaizkion batere gustatu atzo Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan topatu zituen pilotak. Hala ere, Irurtzungoak ez zuen materialaz hitz egin nahi izan kazetarien aurrean, ez duelako nahi jendeak beti piloten aitzakiarekin dabilela pentsatzerik.

«Ez dakit zer nolako materaiala dagoen, eta ez diot garrantzirik eman nahi gaiari, badirudielako beti kexatzen ari naizela. Hor dago materiala, eta horrekin jokatu behar dut».

«Pilota handiak dira, besterik gabe. Ez nago erreta, baina badirudi, ni materialaz kexatzen naizenean, beste edozein kexu denean baino garrantzi handiagoa duela», erantsi zuen egungo txapeldunak.

Pisu handikoak

Labriten ere piloten tamainaz kexatu zen nafarra eta, atzokoen pisuei begiratuz gero, astunak direla esan liteke. Hala ere, nafarrak hartu zituen pilotarik astunenak, 106,1 eta 106,8 gramokoak, hain zuzen; oso gutxitan ikusten dira halakoak. Xalak, berriz, 105,8 eta 105,3 gra- mokoak hautatu zituen. Aritzbataldeko lurra oso bizkorra da eta, agian, hori da piloten pisu handiaren arrazoia. Xalak, berriz, ez zuen inolako aitzakiarik bilatu Juan Mari Juaristik aurkeztutako pilota sorta zela-eta. «Material ona iruditzen zait. Jorgeren bat zailagoa da mugitzen, bote handixeagokoa delako, baina lau pilota on daude. Pareta ez da oso azkarra, baina lurra bai, eta ea nola erantzuten duten igandean».

Aukeraketaren ostean,Nagore Enrike Galarzarekin entrenatu zen, eta Xala Panpi Laduxerekin eta Arizmendirekin.

«No le doy importancia a la renovación, sólo pienso en el próximo partido»

El nombre de Nagore está irremediablemente ligado a la jaula, y su comienzo en la liguilla no fue nada bueno.

­Cómo ve el partido?

Es complicado porque Xala está jugando muy bien, aunque no fue así ante Barriola. Ambos perdimos con holgura y tengo que intentar jugar serio y cómodo.

­Qué conclusiones sacó del partido ante Aimar?

El hizo un grandísimo partido, quizá a mí me faltó un poco de suerte en momentos puntuales, pero nunca como para ganar. Debo intentar corregir esos pequeños errores.

­Cómo ha de jugarle a Xala?

Xala hace un juego muy rápido, mete mucho ritmo, tiene una gran volea y gancho y te intenta sacar de sitio. Debo intentar hacerle jugar a bote pero eso es la teoría.

­Deberá aprovechar el saque más que en el Labrit?

Este frontón es bueno para el saque pero también el de Pamplona. Yo me quedé contento con cómo lo hice, pero en contra tuve a un Olaizola que jugó muchísimo y es un gran restador. Pero a este nivel es muy difícil ganar sólo con el saque, para ganar a Xala debo hacer un partido muy completo.

­Con la renovación de por medio, está ante una reválida?

Es un tema al que no le doy la mayor importancia, sólo quiero centrame en el partido del domingo y lo que venga ya llegará.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE