Madrilgo Torneoaren ostean, Nesken Xistera Zirkuitoak Ereñon izango du hurrengo geldialdia, han jokatuko baitute partida igande honetan. Baina 10.30ean hasiko den jaialdian, Zirkuitoko norgehiagoka bat baino gehiago izango da, gaur egun zestan ari diren neska asko izango baitira Ereñeoko jaialdian. Lehenengo hiru kiniela jokatuko dira, eta ondoren izango da Zirkuitoko partida. Bertan, Ortiz de Mendibil eta Arbe, Landaren eta Arriolaren aurka lehiatuko dira. Tartean, Ereñoko klubak omenaldi txiki bat ere eskaini nahi die euren proiektua aurrera eramaten lagundi dien guztiei.
EREÑO, irailak 21, 10.30.
Hiru kiniela.
Nesken Xistera Zirkuitoko partida: Ortiz de Mendibil-Arbe / Landa-Arriola