«Niri bost esamesak» Julen Retegi

Julen Retegik ere astelehenean jakin zuen buruz burukoaren atarikoa jokatuko zuela

Imanol Magro / Berria
Atariko partida batek inoiz ez du hainbeste hautsik harrotu. Buruz buruko txapelketa hastear zegoela EPELeko buruek enpresa bakoitzeko pilotari batekin atariko partida bat antolatzea erabaki zuten, eta Aspeko eta Asegarceko kirol teknikariek azken orduko erabakiak hartu zituzten. Asegarcek Julen Retegi hautatu zuen, eta Iñaki Otxandorena kanpoan utzi. Erabakiak zurrunbiloaren erdian jarri du Retegi gaztea, inork ulertzen ez dituen irizpideen arabera bera omen delako atarirako egokiena.

Urberuaga: «Ea hirugarrena ere irabazteko gai naizen»
Laskurain eta Galartza VI.a kanporatu ditu jada aulestiarrak
Asier AIESTARAN / Gara

Nekez aurkituko dugu, historia errepasatuz gero, Buruz Buruko Txapelketan parte hartzeko hiru aurre-norgehiagoka jokatu eta irabazi behar izan dituen pilotaririk. Xabier Urberuaga izan daiteke lehena, Laskurain eta Xabier Galartza garaitu ostean, bihar Donostiako Atano III.a frontoian Julen Retegi kanporatzea lortzen badu.

«Egia da ez dela batere arrunta. Hasieran bi partida izango nituela aipatu zidaten eta orain Retegiren aurkakoa jarri didate. Aurten jaialdiko hirugarren neurketak jokatzea ere tokatu zait, eta, beraz, ulertzen dut enpresek beste pilotari batzuei baino oztopo gehiago jartzea Lehen Mailako txapelketan sartzeko», esan du apal.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE