Urriza y Labaka empiezan la defensa del título

Urriza y Labaka comenzarán mañana su andadura en el Torneo de Parejas y la defensa del título de la pasada edición ante Segurola y Larrañaga. Será el primer partido para dos de las parejas favoritas para llevarse la txapela. Urriza y Labaka ya demostraron en 2020 de lo que son capaces y Segurola y Larrañaga forman la pareja más compensada de todo el campeonato. Muchos les colocan como principales favoritos. 

Por otro lado, en el primer partido del festival debutará el tolosarra Odei Arregi ‘Odei’ como profesional. Este zaguero de 28 años y natural de Tolosa jugará con Goikoetxea V en su estreno y tendrá enfrente a los hermanos Zaldua. 


ODEI ARREGI
«Erremontea erakargarria da eta modalitate ikusgarriena»
Odei Arregi tolosarrak 28 urte ditu eta erremontean profesional moduan debuta egin aurretik palan aritzen zen. Pala mundutik dator. «Denontzako nahiko ezustekoa izan da nik erremontean debuta egitea. Covidaren arira geldialdi bat izan zen denon bizitzan eta geldialdi horren erdian palako lagun baten deia jaso nuen erremontean probatzeko».

Oriamendi frontoian aurretik aritutako jendearen bila aritu da eta hortik dator Odei Arregi tolosarra. «Probatu nuen eta palan jarraitzeko garai txarrak zirenez erremontean egin dugu aurrera». Inoiz ibili gabea zen, baina azkar arrapatu du. «Ikusgarria da eta erakarri egiten du bere zailtasunak, frontoian aurkitu daitekeen modalitaterik zailena da ikasteko eta erakargarriena da. Ez nun kirol hau ezagutzen, baina sorpresa izan da niretzako. Oso azkarra da eta beste ezaugarri batzuk ditu».

Galarretan ikasi du eta urte pasatxo darama erremontean. «Hasieran nahiko frustrantea da, baina denboraren poderioz ikasten zoaz. Astean hiru egunetan entrenatzen dut. Tolosa inguruko frontoi batzutan nere kabuz ere ibili nahiz, baina batez ere Galarretan ikasi dut».Pilotak azkar apurtzen dira. «Frontoira joanez eta bertan ikasten da, partiduak eta entrenamenduak ikusiz ere bai. Maila minimo bat hartu dudala dirudi eta bihar ikusiko da zer egiteko gai garen».

Entrenamenduetan egin ditu partiduak, baina ez noski profesional mailan. «Gure artean entrenamenduetan batzuk jokatu ditugu. Urte hasieran ere afizionatu mailako txapelketatxo bat jokatu genuen eta txuriz jokatu genuen, nahiz ez izan jendearen aurrean».

Gainera Odeik aldaketa sakon bat bizi izan du erremontean urte t’erdi honetan. «Hasieran aurrelari bezala hasi nintzen eta debuta atzelari egingo dut. Orain bi hilabete hasi nintzen postu horretan, hala  beharrez esango dugu, eta gaia naukala esan zidaten. Behar gehiago da atzelarietan. Esperientzia zeharo berria izango da».Goikoetxearekin egingo du debuta. «Nire irakaslea izan da ostiraletan eta laguna dut. Oso pozik nago».

Erremontean debutatzeak gauza asko suposatzen dizkio Arregiri. «Bizitza osoa daramat frontoian. Hasieran eskuz, gero frontenisen, ondoren palan eta erremontea beste erronka bat da. ea hemen ere iristen nahizen modalitatea dominatzera. Ez nuen espero baina egia da hilabeteen poderioz salto haundia egin dugula. Pixkanaka maila lortu dugu. Denbora asko dedikatu diogu».

Txapelketetan egoteko burrukatuko du odei Arregik. «Pandemiaren eraginez partidu gutxiago jokatzen dira, baina abenduan ostegunetan eta larunbatetan aukerak egongo dira eta hor egon nahi dut, denetariko partiduak jokatzen».

Cartelera del sábado 13 de noviembre en Galarreta a partir de las 17:00 horas
1. Zaldua-Zaldua II contra Goikoetxea V-Odei a 40 tantos2. Urriza-Labaka contra Segurola-Larrañaga a 40 tantos TORNEO PAREJAS3. Loitegi-Barrenetxea IV contra Ansa II-Zubiri a 40 tantos

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE