Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.ak (Oialume Zar) eta Ansa II.ak eta Juaneneak (Setien), Sagardoaren Txapelketan, finalerdietan sartzeko pauso garrantzitsua eman zuten astelehenean Erremontari saioan.Goikoetxea eta Barrenetxea nagusi izan ziren lehenengo partiduan eta 30-20 garaitu zituzten Aldabe eta Larrañaga (Bereziartua). Bigarren partiduan oraindik eta alde handiagoa izan zen eta Ansa eta Juanenea, 30-18, gailendu ziren Ezkurra II eta Zalduaren (Gurutzeta) kontra. Garaileek lau puntu gehiago dituzte sailkapenean eta galtzaileek ez zuten punturik lortu asteleheneko jardunaldian. Honela, Oialume Zar sagardotegiak 9 puntu ditu bi partidetan eta bakarraren faltan, finalerdietarako sailkapena oso gertu du. Aldabe eta Larrañagak ordea ez dute bi partidetan punturik batu eta horrek Bereziartuaren sailkapena asko zailtzen du. Geratzen zaizkien bi partidak ia derrigor irabazi beharrean dira. Setienek ere bideratua du sailkapena bi partidetan sei puntu lortu eta gero, baina oraindik ere asko urruti dute. Beste bi puntu, agian, lortu beharko dituzte gutxienez. Ezkurrak eta Zalduak (Gurutzeta), galdu arren, aukera guztiekin jarraitzen dute sailkatzeko.
Partidei dagokienez. Lehenengo partiduan Goikoetxea eta Barrenetxea nagusi izan ziren. Parekotasunak hamar tanto iraun zituen. Launako berdinketa eta gero gorriak abantailak lortzen hasi ziren eta ihes egin zuten markagailuan, 8-5 eta 15-8. Abantaila ezin hobeto kudeatu zuten eta urdinek ez zuten, inoiz, partidan sartzeko aukerarik izan. 20-14, 24-15, 26-19 eta 30-20 izan zen markagailuaren mugimendua.Barrenetxea izan zen pelotaririk onena. Saketik min asko egin zuen eta 17 tanto egin zituen guztira. Jaun eta jabe izan zen. Hiru akats bakarrik egin zituen. Larrañagak ez zuen gaizki jokatu, baina bederatzi tanto eta bi akats ez ziren nahikoak izan. Aurrelarien artean Goikoetxeak hamar tantorekin amaitu zuen eta hiru akatsekin. Aldabek berriz bost tanto eta akats bakarra egin zuen.
Bigarren partiduan Juaneneak eta Ansak erraz irabazi zuten. Hasieratik ihes egin zuten, 8-2, eta partida mendean eraman zuten. Ezkurra eta Zaldua ezinean aritu ziren eta ez zuten egunik onena izan. Aldeak beti izan ziren handiak: 15-8, 19-11, 24-13 eta 30-18. Markagailuak partidaren norabidea erakutsi zuen, urdinentzako nahi eta ezina. Ansaren eta Juanenearen erakustaldiak nabarmentzekoak izan zen. 13 tanto egin zituen eta ez zuen akatsik egin aurrelariak. Inoiz baino seguruago aritu zen. Horren arrazoietako bat Juanenearen laguntza eta lana izan ziren. Konfidantza asko eskaini zion. Juaneneak 11 tanto eta akats bakarrarekin amaitu zuen. Ezkurrak 12 tanto eta lau akats egin zituen eta Zalduak, bost tanto eta hiru akats.
Resultados del lunes 9 de mayo en Galarreta
1. Goikoetxea V-Barrenetxea IV (Oialume Zar) 30 Aldabe-Larrañaga (Bereziartua) 20
2. Ansa II-Juanenea (Setien) 30 Ezkurra II-Zaldua I (Gurutzeta) 18
Sailkapena-Sagardoaren Txapelketa
1. Goikoetxea V-Barrenetxea IV (Oialume Zar) 9 puntu (hiru partidu)
2. Ansa II-Juanenea (Setien) 6 puntu (bi partidu)
3. Urriza-Zubiri (Larre Gain) 4 puntu (partidu bat)
4. Ezkurra II-Zaldua I (Gurutzeta) 4 puntu (bi partidu)
5. Segurola-Azpiroz (Petritegi) 4 puntu (bi partidu)
6. Aldabe-Larrañaga (Bereziartua) 0 puntu (bi partidu)