«Oihal apur bat gutxiagogatik»

Frontis enpresako pilotariek asteburuan jokatu dute lehen aldiz pirata-prakak jantzita. Bizkaiko Federazioko epaileek uko egin zioten partidak epaitzeari, arauz kanpokoak direla esanda.

E. TELLERIA / Berria

Ez dagoen tokian eztabaida eta polemika pizten urteetako eskarmentua du pilotak. Aurrera urrats bat egin aurretik hamar egin ohi ditu atzera, behin betiko erabakia hartu aurretik. Elementu berritzaile bakoitzak behar izaten du katedra jakintsuaren onespena, eta pilotarien janzkerari tokatu zaio berriro eztabaidagai izatea, Frontisek bere pilotariak pirata-prakak jantzita ariko direla iragarri zuenetik.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE