Olaizola II.a eta Barriola ariko dira Lau t’erdiko San Fermin Torneoko finalean

Portadadef

Berria

Aimar Olaizolak eta Abel Barriolak jokatuko dute uztailaren 7an Lau t’erdiko San Fermin Torneoko finala, Iruñeko Labriten. Barriola izan da azkena sailkatzen. Leitzako atzelariak 22-18 irabazi zion herenegun Juan Martinez Irujori, Zarauzko Arizbatalden. Olaizola II.ak, berriz, larunbatean lortu zuen finalerako txartela, Oinatz Bengoetxeari 22-4 irabazi ondoren.

Hernani txapeldun Gipuzkoako Herriartekoan Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan, Hernanik jantzi zuen txapela, Azkoitiari finalean 2-1 irabazita. Hernaniarrek azkar ziurtatu zuten txapela, lehen bi partidak irabazita: 22-19 kadeteetan eta 22-15 jubeniletan. Hala, nagusien partidak ezer gutxirako balio izan zuen. Azkoitiarrek 22-16 irabazi zuten.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE