Olatz Ruiz de Larramendi: «Izeba Maite da nire erreferentea, borrokalari galanta izan delako eta pilotan jokatzeko duen ilusioarengatik»

Gaur egungo eskuinik indartsuenaren jabea, Olatz Ruiz de Larramendik iaz tanto bakarrera geratu zitzaion finalerako txartela lortu du Miren Larrarterekin batera. Iaz bikote eta erreferente nagusi duen izeba Maite ere sailkatzeak ilusio handia egingo lioke, lehen finala are bereziagoa egiteko.

Nola daramazu etxean egon behar hau zure egunerokoa egin ezinda  eta entrenamendurik gabe?

  -Oraingoz ondo daramat, gutxienez etxeko belardira atera ahal naizelako. Baina egia da agobiatzen hasia naizela frontoira joateko gogoarekin.

Ikusi zaitugu bideo batean nola entrenatzen duzun zure etxe inguruan, jarraitzen al duzu entrenamendu fisikoarekin?

 -Bai, jarraitzen dut ahal dudana egiten.

Iaz finalera sailkatzeko tanto bakarrera geratu zinen zure izebarekin batera baina aurten lortu duzu finalera sailkatzea, pozik egindako txapelketarekin?

  -Bai iaz pena handiarekin geratu ginen eta aurtengoarekin pozik. Ea orain izeba ere sailkatzen den.

Gustura sentitu zara emakumeen esku pilotako txapelketarik onenean?

Bai gustura sentitu naiz txapelketan.

Antolatzaileek aurten Miren Larrarterekin jarri zaituzte. Nola moldatzen zara zure bikotearekin?

  -Egia esan ez dut berarekin bikote bezala asko jokatu, kontran gehiagotan aritu gara, baina ondo moldatu naiz berarekin.

Azkenaldian Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako maila asko igo da. Zuk nabaritu duzu?

   -Bai nabaritu dut. Nire ustez horrela izan behar da denbora pasa ahala. Gazteagoak direnak gora egin behar dute eta besteok entrenatzen jarraitu maila hobetzeko.

Irabaziz gero, nori eskainiko zenioke txapela ?

  -Ba nire familiakoei. Baina batez ere nire amari, beti nire ondoan dudalako frontoietan eta guztian laguntzen.

Zer gomendio emango zenioke pilotan aritu nahi duen eskola kiroleko neskatila bati?

  -Jokatzera animatzeko eta, norbaitek kontrako esaten badio, neska delako, kasurik ez egiteko. Berak gustukoa badu, jolas dezala.

Zein da esku pilotako emakumeen pilotarien artean zure erreferentea?

  -Dudarik gabe, nire izeba Maite, pilotaren munduan bizi izan  duenagatik eta borrokalari galanta izan delako eta pilotan jokatzeko duen ilusioagatik.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE