Ondo hastea garrantzitsua da

Ligaxkako aurreneko jardunaldiko partidetako irabazleak ia beti sailkatu dira lau t’erdiko finalerako

IMANOL MAGRO / Berria

«Lehen partida irabaziz gero, lehen oina duzu finalean, galduz gero, ordea, ia ezinezkoa da sailkatzea». Abel Barriolak iragan asteazkenean esanikoa da. Eskarmentuz betetako hitzak dira, partidak ondo hastea garrantzitsua dela pilotako topikoetako bat den arren, ligaxkaren kasuan ez zaiolako arrazoirik falta. 2002an Enpresen Liga sortu zenetik finalerdietako lau ligaxka jokatu dira lau t’erdikoan, eta lehen jardunaldietan jokaturiko zortzi partidetatik zazpitan, irabazleak finalean aritu dira.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE