Antzuolakoak bederatzi tanto lortu zituen saketik;eta ez zion inolako aukerarik eman Chafeeri
I.M. / Berria
Aritz Berraondok manomanista peto-petoa dela erakutsi zuen ostiral gauean jokaturiko buruz buruko txapelketako kanporaketa aurrekoan. Antzuolarra nahierara aritu zen, eta ordu erdi aski izan zuen Ismael Chafeeren itxaropenak zapuzteko.
Partida estu hasi zen eta lehen tantoak oso piloteatuak izan ziren. Berraondok pilota ondo baztertuz ekin zion partidari. Chafeek defentsan eginiko erakustaldi fisikoari esker partidari eutsi zion (5-3). Hortik aurrerakoak, ordea, kolore bakarrekoak izan ziren. Chafeek sakearen errestoan dituen gabeziak aireratu eta arazorik gabe nagusitu baitzen Antzuolakoa.
Berraondok beste kanporaketa aurreko irabazlearen aurka erabaki beharko du nork lortuko duen manomanistarako txartela.
BERRAONDO 22
CHAFEE 4
Iraupena: 35 minutu.
Saketik: Berraondok 9, Chafeek alerik ere ez.
Markagailua: 2-0, 2-1, 5-1, 5-3, 21-3, 21-4 eta 22-4.
Bestelakoak: Banakako Txapelketarako kanporaketa aurrekoa. Oso jende gutxi gerturatu zen Donostiako Atano pilotalekuan antolaturiko Korrikaren aldeko jaialdira.