Ortiz de Mendibil-Arbe 2 Landa-Arriola 0 (15-11 eta 15-8)
Ortiz de Mendibilek eta Arbek irabazi zuten Ereñoko Nesken Xistera Zirkuitoko partida eta bi jokoetan aginduz lortu zituzten puntuak, gainera. Lehenengoan, Landak eta Arriolak eutsi egin zieten, erdirarte, baina gero gorriek tanto pare bateko aldea lortu egin zuten, eta horri eutsi egin zieten, partidako lehen puntua eskuratzeko. 2-0, 2-2, 3-2, 3-3, 3-4, 4-4, 6-4, 6-5, 7-5, 7-6, 8-6, 8-7, 9-7, 9-8, 10-8, 10-9, 11-9, 11-10, 13-10, 13-11 eta 15-11.
Bigarren jokoan berdinketak egon ziren aurreneko bi tantoetan, baina gero ihes egin zuten Ortiz de Mendibilek eta Arbek, 10-4 markagailua euren alde jarriz, eta alde hori handiegia izan zen aurkarientzat ezin izan baitzituzten oraingoan aurkariak estutu, eta gorriek eraman zuten bigarren puntua eta baita partida ere. 1-0, 1-1, 2-1, 2-2, 5-2, 5-3, 6-3, 6-4, 10-4, 10-5, 11-5, 11-6, 12-6, 12-7, 13-7, 13-8 eta 15-8.
Zirkuitoaren partida hasi aurretik, hiru kiniela ere jokatu ziren, eta Lejardi-Txurruka, Gerrikagoitia-Arai eta Jauregi-Arriola izan ziren irabazleak. Giro bikaina izan zen Ereñoko pilotalekuan, harmailetako zatirik gehienak bete baitziren.