Otsailak 18an , igandea, arratsaldeko 5,30tan Tolosako Beotibar frontoian jokatuko da Euskal Herriko kluben arteko IV Torneo Nazionalaren finala.
Antolakuntzaren nahia, ekitaldi hori pelotaren aldeko aldarria izatea eta pelotaren alde, bere bizitzako hainbeste urtetan, pelota ezagutarazten eta maitatzen lan egin duten zenbait pertsonei errekonozimendu txiki bat egitea. Hori dela eta, antolakuntzak ospakizun tarte bat egingo die beren lana espresuki aitortzeko. Antolakuntzak nahi luke jendeak aldarri horretan parte hartzea eta pelotazale guztiak espresuki gonbidatzen ditu arratsalde horretan Beotibar frontoira bertaratu ditezen.
Egun horretarako bereziki prestatuko diren ospakizunak aurretik jakin araziko dira, behin konfirmatuz gero. Final handi honetara esku pelotako bi klub handi iritxi dira, pelotari talde sendo bat daukatenak: Irurtzun eta Zazpi Iturri . Biek ere aurreko fasetan (Fase 2, final-laurdenak eta finalaurretan) talde potenteak kanporatuta iritxi dira.
Irurtzungo taldeak esperientzi handiko pelotariak ditu eta lau hauekin jokatuko duela espero liteke. 4 t ́erdi korako Satrustegi herriko Ongay jarri du orain arte. Banaka frontoi osoan Aresoko Olano eta binaka korako Olazabal-Bergera bikote sendoa kantxaratuko du, azken puntua erabakigarri gertatzen bada irabazteko asmoz.
Amezketako Zazpi Iturrik, talde gaztea bainan lehiaketa askotan parte hartua du, momentu gozoan daudenak eta, jende gehienen sorpresarako, finaleraino iritxi dena. 4 t ́erdian Zubiria berrobitarrak jokatuko du, banaka frontoi osoan Egiguren tolosarrak eta, binaka berriz P.Labaka-Aizpuru bikoteak jokatuko du. Final eder bat, IV edizio honetako bi kluben ibilbide ederra sarituko duena, dudarik gabe.