Amillategi
Igandean gorriek hartu zuten Astelena,
ez zan, gordin esanda, guda benetakoa,
pilota partida hutsa zen hura ta.
Aurreko astetik gogoa urratuta zekarten,
nahia zorrozturik,
ez ziren faboritoak, ez aurkarientzat ez aldekoentzat,
haundiago egiten du horrek beriaen lorpena.
Elkarren lagun, konfidantzan erroturik,
hori da gakoa bikoteka,
ikasi dezala zaharra izanik, oraindik ez dakienak.
Pilota mota guztiak beraien eskuetan
egin ziren gozo gozoak,
ezker aidea txokoan uzteko,
abilezia da ta
ahalmen nagusia.
Bizkaitarrak pilotan izan ditugu haundiak,
Kirru eta Artamendi, Ubilla eta Kortabitarte,
Azkarate, Ariño eta Gorostiza,
Egia bilbotarra eta Pablitoren aitita, Salva mallabiarra.
Lanean dabiltza gure lurraldean, hainbat txiki eta guraso,
prestatzaile saiatuak,
izan daitezan egun batean,
Alexis eta Pablo,
Bizkaiaren irudi eta pilotari maitatuak.