Aimar Olaizolak Gallartan jokatuko du igandean
Berria Eskuz Banakakoan bere jarduna amaitu ondoren, eskuin eskua erabat osatzeko atseden egun batzuk izan ditu Aimar Olaizolak, baina igandean bueltatuko da frontoietara. Gallartako (Bizkaia) pilotalekuan arituko da Oier Zearrarekin, Pablo Berasaluze eta Ruben Belokiren kontra. Maiatzaren 23an jokatu zuen goizuetarrak bere azken partida, Xalaren kontra, Donostiako Atano III.ean.