60 pilotari inguruk beste horrenbeste partida jokatuko dituzte igandean Mendizorrotzako Beti Jai-n goizeko 10.30etatik aurrera
Pilota Maratoi batek emango dio hasiera igande honetan Gasteizen emakumeen eskuzko egutegiko txapelketarik garrantzitsuena den Laboral Kutxa Emakume Master Cup lehiaketari. 60 pilotari inguruk beste horrenbeste lau eta erdiko partida jokatuko dituzte Mendizorrotzako Beti Jai instalakuntzetako lau pilotalekuetan.
Lehen jardunaldi honetan Promozio Mailako partidak jokatuko dira. Orotara hirunako 19 ligaxka jokatuko dira eta horietako bakoitzeko bi onenek egingo dute aurrera. Zaragoza eta Bartzelonako kanporaketak astebete atzeratu dira, urriaren 26ra zehatz esanda, Kataluniako hiriburuko pilotalekuan Munduko txapelketako partidak jokatzen ari baitira asteburu honetan.