Pilota Udalekua Lekeition


Lekeitio 2010
 

Naroa Mtnz Suarez

Urtero bezala, aurten ere Lekeitioko Pilota Udalekua eskaintzen dute Euskal Herriko Ikastolen Konfederaziotik. Bertan, haurrek astebete pilotan murgildurik igarotze aukera paregabea izango dute.

Hala ere, ez da teknifikaziorako udalekua, baizik eta euskal pilotaren nondik norakoak sakonkiago ezagutzeko. Hau da, udalekuak duen helburu nagusia pilota modalitate eta frontoi mota gehienak erakustearena da.

Horretarako, herri bizkaitarrak eskaintzen dituen aukera paregabeak aprobetxatu egiten dituzte: frontoi mota guztiak bertan egotea, herri euskalduna izatea, hondartza edukitzea…

Helburu eta ezaugarri horiek kontutan hartuta, uztaileko aste hori pilota modalitateak praktikatzen, hondartzan eta bestelako ekintzetan arituz pasatzeaz gain, azpimarratzekoak dira egun osoko mendi irteera, Markinan zesta-saioak ikustera egiten den bisita eta pilota mundu profesionalarekin loturiko pertsonak ezagutzea.

Beraz… hemendik ere bertaratzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu.

ANIMA ZAITEZTE UDALEKURA!

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE