Pilota Zirkuitu Profesionala sortu da (PZL)

Gaur, hilak 16, Pilota Zirkuitu Profesionala (PZL) – Circuito Profesional de Pelota (CPA) aurkeztu da Iruñean. Kirol lehiaketa berri hau Sofrontis enpresaren ekimenez jaio da, geografia pilotazale esan diezaiokegunaren lurraldeetako federazioen babesarekin (GRAVN). Aurkezpena Nafarroako Pilota Federazioak Iruñeko Labrit frontoian dituen lokaletan egin zen, eta bertan hartu zuten parte nafar Federazioko lehendakari Miguel Angel Pozuetak, Frontisko pilotari Inaxio Errandoneak eta Sofrontisko komunikazio arduraduna den Carlos Zuluagak.

PLZ hainbat Torneo Irekitan antolatuko da (Open), Nafarroan, Bizkaian, Araban, Gipuzkoan eta Errioxan, eta Lau eta Erdiko eta Binakako modalitateetan jokatuko da. Pilota Zirkuitu Profesionalak oraindik zehaztu gabe dagoen hiri batean Master Txapelketa bat antolatzea aurreikusita dauka, PZLko zortzi pilotaririk onenekin.

Lehia Ireki bakoitzak hainbat puntu emango ditu, Ranking bat egiteko, eta sailkapen horrek Hurrengo Openeko pilotarien taldea osatzen joateko balioko du. Logikoa denez, PZL amaitzean lehenengo postuetan sailkatutako zortzi pilotariek jokatuko dute Master hori.

Puntu sistema
Puntuak partidak amaitzean pilotari bakoitzak lortutako postuaren arabera banatuko dira.
Lau eta Erdiko puntuazioa honako hau izango da:
-8 puntu irabazitako partidu bakoitzeko

1.: 35 puntu
2.: 25 «
3.: 20 «
4.: 16 «
5.: 12 «
6.: 11 «
7.: 10 «
8.: 9 »
9.: 6 «
10.: 5 «
11.: 4 «
12.: 3 «

Pilota Zirkuitu Profesional hau federazio lizentzia profesionala duten pilotari guztiei zabalik dago, eta aurretiaz izena eman behar da.
PZLk lehiaketa pilotazaleari dakarkion beste berrikuntza bat da sariak banatuko direla, dirutan, Ireki desberdinetan parte hartzen duten pilotarien artean.

PZLk nobedadeak aurkeztu nahi ditu pilota profesionalaren arloan, eta bere asmoa da epe ertainean pilotariak izan daitezela euren garapenaren protagonista benetakoak. Horretarako, PZL babesle handi baten bila dabil eta telebistaren baten euskarri indartsua lortu nahi du.

Nafarroako Lau eta Erdiko I. Irekia
Pilota Zirkuituaren barruan (PZL) jokatuko den lehendabiziko lehia Nafarroako Lau eta Erdiko I. Irekia izango da. Partida hori azaroaren 20an jokatuko da, eta finala, berriz, abenduaren 11n, larunbatean, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Pilotariek izena emateko 300 euro ordaindu dute, eta irabazleak 3.000 euro eramango ditu dirutan.
Izena emandako 14 pilotariek (Frontis) eskailera sistemaz jokatuko dute Irekia, lau seriebururekin: Errandonea, Armendariz, Arretxe eta Alustiza. Lehenengo ranking honetarako Nafarroako azken Lau eta Erdikoa hartu da kontuan, baita pilotari desberdinek distantzia horretan duten palmaresa ere. Hurrengo open-erako sailkapenaren oinarria Nafarroako Ireki honen azken sailkapena izango da.

Txapelketako berrikuntza bat izango da pilotariek ez dutela materiala aurretiaz aukeratuko: horren ordez, PZLko ordezkari batek pilota sortak aukeratuko ditu, frontoiaren ezaugarriei erreparatuta (frontisa eta lurra), eta zozketa bidez partida jokatzeko erabiliko den lau pilotako sorta bat erabakiko da.
Lehiarako arautegia Nafarroako Pilota Federazioak indarrean duena izango da.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE