Etxarri-Barrenetxea eta Juanenea-Zubiriri asko zaildu zaie finalerdietara sailkapena

Lau eta hiru partidu jokatu eta gero ez dute oraindik garaipenik lortu

Sagardoaren Txapelketaren bosgarren jardunaldian hiru partidu jokatu ziren Erremontari saioaren barruan eta finalerdietarako sailkapena ezin zailago geratu zaie Etxarri-Barrenetxea (Oialume Zar) eta Juanenea-Zubiri (Larre Gain) bikoteeri. Euren partidak galdu zituzten Urriza-Zaldua (Bereziartua) eta Ansa II-Labaka (Setien) aurkarien kontra. Jaialdiko lehenengo partidan Urriza eta Zalduak 30-28 garaitu zituzten Juanenea eta Zubiri.

Bigarren partidan Ansa eta Labakak 23an utzi zituzten Etxarri eta Barrenetxea. Hirugarren partidan Segurola eta Larrañagak (Gaztañaga) 27-30 irabazi zuten Goikoetxea eta Aizpuru III.aren aurka. Emaitza hauekin Ansa eta Labakak finalerdietara sailkapena lortu dute matematikoki lautik lau partida irabazita eta 16 punturekin. Aldiz, oso zail dute finalerdietara pasatzea Juanenea eta Zubirik, lau punturekin hiru partidetan, eta Etxarri eta Barrenetxeak, bost punturekin lau partidetan. Bi bikote hauek ez dute garaipenik lortu Sagardoaren Txapelketan. 

Tartean, sailkatzeko aukera askorekin daude Urriza eta Zaldua, hamabi punturekin, Segurola eta Larrañaga hamar punturekin hiru partidetan, eta Goikoetxea eta Zalduak bederatzi punturekin. Azken bikote honek oraindik lan handia du aurretik azken partidan. Atzoko hiru partidak berdinduak izan ziren, nahiz eta faboritoek azkenean garaipena lortu. Urriza eta Zalduak, azken txanpan zailtasunak izan zituzten, baina Juanenea eta Zubirik ezin izan zuten buelta eman partidari. Bigarren partidan errazago nagusitu ziren Ansa eta Labaka. Beti aurretik alde nabarmenekin menderatu zituzten Etxarri eta Barrenetxea. 

Hirugarren partidan oreka handia egon zen, baina tantu erabakiorretan hobe moldatu ziren urdinak eta Segurola eta Larrañagak lau puntu gehiago batu zituzten eta Goikoetxea-Aizpuruk, bi. 

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE