Berria
Pilota maite duen oro akordatuko da harekin. 19997ko abenduaren 13a. Gasteizko Ogeta frontoia lepo. Ez Iruñea eta ez Logroño. Gasteiz aukeratu zuten antolatzaileek lurralde neutrala zelakoan -orduan ez zen orain bezain argi esaten eserleku gehien zituena zelako aukeratzen zutenik-, baina 19-21ekoan aho batez egindako garrasia bakarra zen: «Julian, Julian, Julian». Ez zeukan hark lurralde neutralaren batere itxurarik, ez behintzat partidaren amaieran.