Ostiral honetan, urtarrilak 18 Arbizun eta Lakuntzan Sakanako XXXI. txapelketaren finalak jokatuko dira, 100 pilotari baino gehiago parte hartu dute talde hauetatik: Sutegi, Pilotajauku, Gure Pilota, Aldabide, Lakumtza eta Irurtzun.
Urte honetan azpimarratu nahi dugu nesken bi final izango ditugula, eta txapelketa honekin gure zonaldean pilota sustatzen jarraitzea espero dugu modalitate honetan eta beste guztietan.