SALABERRIA-MURGIONDO TAXAPELDUN, GAZTETASUNA NAGUSI

Amaitu da aurtengo Anttonen omenez ospatzen dugun pilota txapelketa eder hau.
Pilotalekua leporaino beteta, giro aparta eta 3 partida bikain ikusi ahal izan ditugu Bear Zana pilotalekuan.

Emaitzak honakoak:
Neskak eskuz binaka:

Olatz Arrizabalaga-Nora Mendizabal 22
Arrate Bergara-Miriam Arrillaga Beloki 19

Joko garbian elite mailan
Driolet-De Eneko de Paredes 30
Joel Sistiague-Karrikaburu 35

Antton Pebet Memoriala, Finalak
Eskuz binaka nagusiak, elitea mailan.
Apezetxea-Murgiondo 8
Salaberria-Balerdi 22

Lehen partida borrokatua izan da, emozioa izan da nagusi eta 4 pilotariak kantxan hustu dira. Atzelariak sendo atzetik eta aurrelariak jokaldiak egiten ausartu dira. Ez dute agian gehiegi arriskatu, inork ez baitzuen partida galdu nahi. Takoekin eta pilota gogorragoarekin aritu dira eta hori antzeman da kantxan.
Emakumeen esku pilotan egunerokotasunean ez ezik, gaurkoan ere gure bultzada erakutsi nahi izan dugu.

Bigarren partida ikusgarria izan da. Abiadura izugarrian jokatu dute lau pilotariek. Angeluko Hardoytarrak taldeko joko garbi pilotariek maila ezin hobea eskaini dute gaurko egunean ere, ikuslea aho bete hortz utziz. Villabonan, Behar Zanan errebote a eta joko garbia bizirik mantentzen ditugu egunerokotasunean, eta gaur bezalako egun garrantzitsu batean ere, duen garrantziaren isla erakutsi nahi izan dugu.

Hirugarren partida begiak itxi eta irekitzerako amaitu da. Salaberriak erakustaldia eman du. Golpez fresko, ideia argi eta garbiekin tantoa harrapatu ahala amaitu du, pilota erraz izkutatuz. 12-1eko abantaila lortu dute konturatzerako. Balerdi atzean sendo egon da, pilota astindu behar zuenean astinduz eta lana egin behar zuenean serio lana eginez.
Apezetxea hasieran batez ere defentsan bigun egon da, eraman beharreko pilota batzuk hutsegin baitutu, halere Salaberriak asko asmatu du, egindako 15 tanto izan baitutu partida amaitzerako garaian.
Murgiondok hasiera hotza izan du, Salaberriari pilota ezin kenduz hasi da eta horrek partidaren nondik norakoa zehaztu du. Partidaren erdi partera bi bikoteen lana berdindu da baina hasieran hartutako abantaila handiegia izan da.
Partidako pilotari onenaren saria Salaberriari eman dio antolakuntzak.

Sari banaketarekin hasi aurretik, Iñaki Lizaso antolatzaile eta Behar Zanako kideak Iñaki Otaegirekin batera oroigarri bat eman diote Eneko Maiz LasarteBehar Zanako pilotariai, Munduko Txapelketa Nagusian trinketean eskuz banaka lortutako bigarren postuagatik. Egin beharreko omenalditxoa egin zaio, xumea baina egin beharrekoa.

Mila esker Jean Pebet Jean Léon eta Angie emazteari, urtez urte semearen omenezko txapelketan bertan egoteagatik. Mila esker ere babesle guztiei, beraien laguntza oso garrantzitsua baita horrelako txapelketak aurrera eraman ahal izateko.

Eta azkenik mila esker pilotalekura gerturatu zareten guztioi. Guztion artean mantentzen dugu pilota bizirik eta txapelketa honi dagokionez Antton guztien artean dugu bizirik gure bihotzetan.

 

Argazkiak: Egoitz Bengoetxea, Otxabi

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE