San Fermin Txapelketaren finalak, bihar Galarretan

Urriza-Aizpuru III.ak, Ansa II-Larrañagaren kontra jokatuko dute bihar A finalla eta Urrutia II-Martirenak, Loitegi-Zubiriren aurka, B finalean.

San Fermin txapelketa urtero Huarteko Euskal Jai frontoian jokatu izan da, baina pandemiaren eraginez 2021ean Galarretan ari dira jokatzen. Azken ia 20 egunetan ligaxkako eta finalerdietako partiduak eta gero, bihar izango dira finalak 17:00etatik aurrera..
Bi final dira eta final nagusia, Urriza eta Aizpuru III.ak, Ansa II eta Larrañagaren aurka jokatuko dute jaialdiko bigarren partiduan. Urriza asezina da eta azken txapela guztiak irabazi eta gero beste txapela bat lortu nahi du. Orain gutxi Sagardoaren Txapelketan Urriza eta Ansaren arteko finala jokatu zen eta berriz errepikatuko da aurrelari berdinen borroka. Hala ere, oraingoan atzelariak ezberdinak dira. Orduan Zaldua eta Labaka ziren bikotekideak eta oraingoan maila altuagokoak dira. Ligaxkan Urriza eta Aizpuruk 30-25 garaitu zituzten Ansa eta Larrañaga, baina Juanenea eta Barrenetxeak ere garaitu zituzten ligaxkan eta ondoren finalerdian beraiek irabazi zuten. Partidu parekatua espero da.
Jialdiko hirugarren partiduan B mailako finala jokatuko da. Urrutia II eta Martirenaren aurka ariko diraLoitegi eta Zubiri. Ligaxkako azken jardunaldian Loitegi eta Zubirik 27-30 irabazi zuten, baina Urrutia II eta Martirenak finalerako txartela lortua zuten, 27-26 aurreratu zirenean.Finala ETB1ek  eskainiko du.


Finalerako pelotak aukeratu dituzte


Lau bikoteek materiala aukeratu dute, Galarretan bertan. Bakoitzak gehien komeni zaion materiala banatu zuten saskitik. Hasieran B finalekoek aukeratu dituzte lau pelotak. Urrutia II eta Martirenak  128 gramoko bi eta 127 gramoko beste bi. Ondoren Zubiri bakarrik aritu da eta  19 gramoko bi, 127ko eta 126ko bana aukeratu ditu.Ondoren A finalekoen txanda etorri da. Urrizak Urrutiaren laguntza izan du aukeraketan, Aizpuru ezin izan baitu egon. 127 gramoko hiru eta 128ko bat aukeratu ditu.Ansa eta Larrañagak, Urriza jokoan ahalik eta gutxien sartzeko lau pelota aukeratu dituzte; 128 gramoko hiru eta 126 gramokoa bestea..  


Cartelera del miércoles 14 de julio en Galarreta a partir de las 17.00 horas
1. Juanenea-Murgiondo contra Segurola-Labaka a 30 tantos

2. Urriza-Aizpuru III contra Ansa II-Larrañaga a 30 tantos FINAL SAN FERMIN

3. Urrutia II-Martirena contra Loitegi-Zubiri a 30 tantos FINAL SAN FERMIN

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE