Hiru mailatan ari dira jokatzen Matienan, eta heldu den asteburuan jokatuko dituzte finalerdiak
Amaitu ziren negu parteko txapelketak, eta udaberrikoen txanda da orain. Pilotari gehienak partida asko ari dira jokatzen han eta hemen, eta hori pilotarientzat albiste bikaina da. Udaberriko txapelketa horietako bat Matienako (Bizkaia) San Prudentzio Txapelketa da. Urtetik urtera garrantzi handiagoa hartzen ari da txapelketa hori, eta aurten ere oraingo pilotaririk onenak han ari dira jokatzen. Duela hilabete inguru hasi zen lehiaketa, hiru mailatan. Egun, lau bikote bakarrik geratzen dira maila bakoitzean.