Sarrerak, petrolio upelaren antzera

Buruz buruko finalerako kantxako sarrerek 150 euro balioko dute; iazkoak baino %20 garestiagoak dira

IMANOL MAGRO / Berria

EPELeko buruek manomanistako finalerako nahi zuten partida lortu dute, eta zaleen ikusminari etekin guztia ateratzen saiatuko dira. Enpresen ligak atzo eman zituen jakitera Irujok eta Olaizola II.ak ekainaren 4an Donostiako Atanon jokatuko duten finalerako sarreren prezioak. Kantxako sarrerek, garestienek alegia, 150 euro balioko dute, iaz baino %20 gehiago. Urtez urte finalerako sarreren prezioak izan duen bilakaera ikusita, pilotazaleek barre egin diezaiokete petrolio upelaren prezioa markatzen duen Brent indizeari. Aurtengo finaleko sarrerek inoiz pilota partida baterako jarritako prezio garestiena izango dute.


Olaizola II.ak eta Irujok jokatuko duten finalerako sarrerak, inoizko garestien (Gara)

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE