SEMIFINALES MASTER SERIES GERNIKA
Jai Alai News
Mañana domingo (12:00) se va a jugar la primera semifinal del Master Series Gernika Jai Alai. Erik y el local Lekerika contra Hormaetxea y Aldazabal. En la otra semifinal que se jugará la semana siguiente se enfrentarán Beaskoetxea-Txasio y Barandika-Amigorena. Los ganadores se enfrentarán el día 5 de agosto y el día 12 de ese mismo mes se jugará la gran final que cerrará la temporada de Gernika. Egiguren y Etcheto contra la pareja ganadora de este grupo.
El festival de mañana comenzará con el partido entre los markinarras Arbe-Salegi contra Gonzalo Beaskoetxea (hermano de Diego) y Garita.
Entrevista a Lekerika antes del encuentro:
LEKERIKA: «NIRE ERREFERENTE IZAN DIRENEKIN ARI NAIZ ORAIN JOLASTEN»
Unai Lekerikabeaskoa (Gernika-Lumo, 1994) orain arte bere etxean, Gernikako Katedralean jokatuko duen partidu garrantzitsuenarean aurrean dago. Estatu Batuetara joan aurretik, Gernikan egin zuen debuta, baina igande honetan (12:00) eta lehen aldiz, txapelketa garrantzitsu bateko partidua jokatuko du bere herritarren aurrean. Gernikako Master Series-aren finalerdia jokatuko du Erik Mendizabal mutrikuarrarekin bikotea osatuz, Hormaetxea eta Aldazabalen aurka. Lehenengo partiduan, Arbe-Salegik eta Gonzalo-Garitak jokatuko dute. Hauek «Leke»-ren hitzak partidu garrantzitsu honen aurrean.
– Floridara joan eta zure lehenengo udan Euskal Herriko txapelketa garrantzitsuak jokatzen ari zara. Espero zenuen?
Egia esateko, esperantza apur bat banuen. Aurreko urtean ordezko moduan egon nintzen. Gainera, azken hilabeteetan Estatu Batuetan ondo jokatzen egon naiz eta horrek esperantzak eman zizkidan. Azken hilabetean enpresaren deia izan nuen eta asko poztu nintzen.
– Zure lehenengo urtean, bigarren amaitu duzu Dania Jai Alai-ko Most Wins-eko sailkapenean. Nolako denboraldia izan da Ameriketakoa?
Daniara martxoaren 15ean iritsi nintzen eta hiru hilabete eta erdi egon naiz han jolasten. Lehenengo hilabete eta erdia, frontoira eta amerikar kinieletara egokitzen egon naiz eta oso gustora egon nintzen egiten ari nintzenarekin. Azken bi hilabeteak berriz, oso onak izan dira. Kantxa barruan oso gustora ibili naiz eta kinielen emaitzetan ikusten zen hori. Azkenean, bigarren geratu naiz Most Wins-ean.
– Lehenengo Master Series-a Diego Beaskoetxearekin jokatu zenuen Hondarribian. Jokatu eta irabazi. Nola sentitu zinen?
Gauzak oso ondo joan ziren eta irabazi egin genuen. Oso ondo moldatu ginen kantxa barruan, elkarrengan konfidantza asko dugu eta partiduetan hori ikusi zen. Ondo ulertu ginen. Egia esan, hasieran beldur apur bat nuen, partiduak eskatzen zuen maila emango ote nuen zalantza nuen. Baina kantxara sartu, ni naizen modukoa izan, eta oso gustora sentitu nintzen.
– Gernikako Master Series-a Erik Mendizabalekin jokatuko duzu. Ondo ezagutzen zarete elkar?
Erik bezalako pelotari batekin jolastea plazer handi bat da. Eta gainera, herriaren aurrean. Egia esan, ez ditut partidu asko jolastu Erikekin, bana denok dakigu nolako pelotaria den eta uste dut ondo moldatuko garela. Bakoitzak berea ondo egiten badugu, uste dut urrun heldu gintezkeela Gernikako txapelketan.
– Aldazabal izango duzu aurkari Gernikan. Errebesarekin indartsu ematen dio. Nola ikusten duzu atzeko borroka?
Oso borroka gogorra izango da, Aldazabalek gogor ematen dio pelotari eta ondo badabil partidu osoa pasa dezaket atzeko zuloan sartuta. Espero dut horrela ez izatea. Guk gure partidua egingo dugu eta ez dizkiegu gauzak erraz jarriko.
– Gernikan hasi zinen zesta-puntan, partidu asko jokatu dituzu afizionatu mailan. Hori abantaila bat da zuretzat?
Hamar urterekin hasi nintzen zesta-puntan. Afizionatu mailan partidu asko jolastu ditut frontoi honetan, baina ez dut uste hori abantaila bat denik. Gernikako frontoia oso luzea da eta nire ezaugarriak ikusita, nahiago dut frontoi txikiago eta biziagoa. Baina Gernikan partidu asko jokatu ditut eta ia denetan oso gustora atera naiz. Ea domeka honetan be horrela den!
– Profesional moduan ere Gernikan egin zenuen debuta, baina domekan lehenengo aldiz jokatuko duzu Katedralean, txapelketa handi baten barruan. Zuretzat berezia da?
Bai, Gernikan egin nuen debuta baina nahiz eta profesionaletan jolastu, partiduak beti izan dira lagun artekoak. Oraingoan munduko txapelketa ari gara jolasten, munduko pelotari onenekin, eta niretzako horrelako txapelketa bat jolastea eta gainera Gernikako herriaren aurrean, amets bat da. Eskerrak eman behar dizkiot Gernika Jai Alai enpresari, nigan konfiantza izatearren eta aukera hau ematearren.
– 21 urte dituzu. Zu zara txapelketako gazteena. Zure idolo izan zirenekin ari zara orain jolasten?
Txikitan beti egon izan naiz harmailetan Diego, Goiko edo Enbil bezalako pelotarik ikusten. Eta orain euren kontra jolasten nabil! Hori niretzako plazer hadi bat da. Txikitatik erreferente moduan izan ditut.
– Gogoratzen duzu noiz hasi zinen zesta-puntan jokatzen? Zergatik hasi zinen?
Umetan, hasieran, futbola eta zesta-punta konpartitzen nituen baina zesta gehiago gustatu zitzaidan eta futbola utzi egin nuen. Eskerrak garai hartan bide hori hartu nuela. Beste alde batetik, aita puntista izan dut, 20 urtetan ibili da profesional moduan eta bere aholkuek ere zesta-puntara hurbildu ninduten.
– Zein izan zen zure lehenengo maisua?
Gonzalo Beaskoetxeak erakutsi zidan zesta-puntan jolasten.
– Pelotari moduan, zein da zure ezaugarri onena? eta zer botatzen duzu faltan?
Bikoteari konfiantza ematen diot eta hori da nire ezaugarri onena. Beti ahalegintzen naiz nire aurrelariari probetxu handiena ateratzen.
– Familiakoak eta lagunak frontoian izango dira domekan?
Bai, kuadrillakoak eta senideak frontoian izango dira. Eta animatzen hasten zaizkidanean, neu ere gora etortzen naiz!
Zorte on LEKE!
2 archivos adjuntos