Bi irabazleei kosta egin zitzaien jokoan sartzea
Jon LEUNDA / Gara
SORHUET 40
ETXETO 27
EZKURRA I 27
KURUTXARI 40
Sorhuetek eman zuen atzoko ezustekoa Thierry Etxeto kanpoan utzita. Partida nola joan zen ikusita, eta nola amaitu zen ikusita, garbi dago batek baino gehiagok sosak atzo Armendaritzeko trinketean utzi zituela. Hogeigarren kintzera bitarte Etxeto aurretik joan zen, baina hortik aurera Sorhuetek aurrea hartu zion.Partidan sartzea asko kostatu zitzaioan, baina behin sartu zenean, bere jokoa egin zuen. Alde batetik, kintzeak luzatu zituen, Etxeto nekatuta zegoela eta ezinean ari zela ikusten baitzuen, eta ongi egin zuen.
Hogeitaseinako berdinketaren ostean, 14-1eko partziala lortu zuen, eta zati horretan nahi bezala jokatu zuen. Botetik ere kintze asko egin zituen zati honetan. Datorren astean, Ozafrainen aurka jokatu beharko du, egungo txapeldunaren aurka, alegia.
Kurutxari, urduri
Kurutxari oso urduri kantxaratu zen, eta kosta egin zitzaion partidan sartzea, baina behin lasaitu eta jokoan sartzen hasi zenean, nahi zuen bezalaxe jokatu zuen, eta aise bereganatu zuen neurketa. Hurrengo kanporaketan Ezkurra II.aren aurka jokatuko du.