SORPRESA BIARRITZEN: ERKIAGAK ETA LOPEZEK GALDU

Ezustekoa Biarritzeko Urrezko Xisteran. Txapelketako lehenengo partiduan, 2-0 galdu dute Aritz Erkiaga eta Imanol Lopezek. Zalantza barik, egungo aurrelari eta atzelari onena dira urrenez urren baina bikote moduan, gehiago izan ziren atzo Jean Olharan eta Thibault Basque. Partida gogorra eta lehiatua jokatu zuten. Ikusgarria. Azkenean garaipena Olharan eta Basquerentzat, 15-9 eta 15-13.


* Gaur asteartea, Donibane Lohitzuneko Campos Berrin dugu zita (21:00tan). NAZIOARTEKOEN 1. Masterra, bigarren finalerdia:
ERKIAGA-ZABALA vs URRUTIA-LOPEZ


* Bihar asteazkena, Biarritzeko Urrezko Xisterako 1. Masterra. Bigarren finalerdia (20:00tan):
TAMBOURINDEGUY-PORTET vs URRUTIA-ZABALA


* Etzi osteguna, Donibaneko 1. Masterreko finala (Campos Berri, 21.45tan)
JOHAN-PORTET vs gaurko irabazleak

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE