Titanen auzia

Dena prest dago buruz buruko finalerako. Pilotak aukeratu dituzte eta pilotazaleen artean zurrumurrua zabaltzen hasi da. Nor ote dago hobeto? Erantzun errazak entzuten ari gara, Irujo espezialista dela frontoi osoan, Aimar lau t’erdian eta abar.

Baina buruz buruko Txapelketak eman izan ditu ez ustekoak. Handienetako bat iaz gertatu zen. Hipermotibatutako Xalak, Olaizola IIk txapela ia hatz puntekin ikutzen zuenean, sakea hartu eta gorriz janztea lortu zuen.

Hona hemen giltzarri batzuk finala hobeto ulertzeko:

1. Olaizolaren jokoa ia perfektua da eta berari irabazteko, Irujok modu bat aurkitu beharko du joko perfektu hori hausteko.

2. Iaz Xalak partidua irauli zuen sakea aldatu zuenean. Zabaletik ateratzen jarraitu beharrean, barrutik ateratzen hasi zen. Horrela, Olaizolari ezker gantxoa kentzea lortu zuen. Xalarentzat barrutik ateratzea ez da hain arraroa, ezkerra bait da. Baina ez uste Irujo gai ez denik sakea horrela ateratzeko. Irujo orain dela urte batzuk, bera izan zen lehena aspaldian, sakea barrutik ateratzen. Barrutik ateratako sakea oso arrunta zen joko zaharrean, batez ere sake librean jokatzen zenean. Irujok berreskuratu zuen jokaldi hori, nahiz eta azken bi edo hiru urteetan ez duen maiz erabili.

3. Irujok gustoko du aidez pilota gehienetara sartzeko. Hori ez da beti lagungarri izaten. Partidu ugari ikusi dizkiogu pilota aidez sartu eta entregatzen. Beraz, ez luke abusatu behar joko mota hori erabiltzen. Fisikoki ondo egonez gero, batzutan hiru lau pausu eman beharko ditu tantoa bere alde jartzeko. Botilero ezin hobea du hau gorora arazteko.

4. Aimar fin ibili beharko da tantua bukatzen. Piloteo luzea ez da aukera bat Irujoren aurka, pilota entregatzea, ezta, beraz errematatu eta bukatu egin behar du Aimarrek. Sakearekin izan ditu arazo batzuk Irujok Bizkaia Frontoian, pilota oso astun bilakatzen bait da atzeko koadroetan. Adi egon beharko da Goizuetakoa, Irujo aidez errestatzen saiatuko bait da ahal duenean. Baztartu egin beharko dio, aidez sartuz gero, behintzat dominatzera pasatu ez daiten.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE