Aitortu behar dut Titin III.a gogoko dudala. Gustuko dut borrokarako duen gogoa eta kemena, pilotarekiko duen maitasuna. 43 urte beteko ditu laster, baina oraindik ere hor dabil, askoz ere gazteagoak diren beste pilotarien aurka lehia bizian. Noiz arte, Augusto?
Aurtengo txapelketan David Merino du atzelari. Bikote polita osatzen dute lehiaketako pilotari beteranoak eta gazteenak. Errioxarrak biak, agian hainbeste euskaldun artean egote horrek ondo konpontzera eraman ditu. Aurrelariak ondo baino hobeto zaintzen ditu aurreko koadroak, eta beste hainbeste egiten du atzelariak errebotetik gertuen daudenekin. Koordinaziorik ez zaie apenas falta.
Lehen jardunaldian ezin izan zituzten Irujo eta Barriola mendean hartu, baina bigarrenean hogeita bira iristeko gai izan dira, aurreneko puntua eskuratuz. Egia da lehiaketa hasi besterik ez dela egin, baina zuetako zenbatek duzue Titin eta Merino txapelarako baztertzeko ausardia? Augusto tartean egonda, edozer gauza gerta daiteke.
Bigarren jardunaldi honek ez digu beste munduko ezustekorik ekarri. Irujo-Barriola eta Olaizola II-Beroiz bikoteek bereari eusten diote, eta dagoeneko bina garaipen dituzte. Berasaluzek eta Albisuk, aldiz, lehen puntua eskuratu dute, arazo fisikoak dituen Bengoetxea VI.aren eta Apraizen aurka, disdira askorik gabeko norgehiagoka baten ostean.
Eta asteburu honetako konpromisoei begira, zer? Larunbatean Titin III-Merino II eta Olaizola II-Beroiz bikoteek Bilbon jokatuko dutena ikusteko gogoa dut. Asegarcekoak oso sendo ari dira, eta Aspekoek aukera polita dute mahai gainean kolpea eman eta euren protagonismoa aldarrikatzeko. Larunbatera arte zain egon beharko dugu.
2 comentarios en «Titin III.a, noiz arte?»
Los comentarios están cerrados.
Titin III gaitzeko pilotaria da eta aurten ari da Merino gaztearekin ….gazte errioxar nahikari haundikoa…
Aupa Titin!!
Hola,mi comentario no es sobre este tema aunque sobra decir que Titin III es una máquina,ya o sabemos.Bueno,quería saber si jorgelipe tiene los videos de este fin de semana para ponerlos en youtube.No pude verlos y me encantaría.Titin III y Merino II contra Lasa y Zubieta, el partido de Olaizola II y Beroiz contra Arretxe II y Begino y el de Irujo-Barriola.
Sé que pido mucho!!Gracias y un saludo