Tricioko aurrelariak eta Otxandorenak eroso irabazi diete Galarza, Arbizu eta Naldari Logroñon
Titin Logroñon hazi egiten da. Sanmateoetan aurrelari bikainak balentriaz balentria bere zaleak txunditzen ditu. Udan makina bat partida jokatu arren, irailaren hasieran beti aurkitzen du indar apurren bat herrikideak gogobete eta zaleen aurrean ez huts egiteko. Torneoan beti ematen du maila, eta partida bereziei ez die inoiz ezetzik esaten. Berdin dio lau t’erdian, hirukotearen aurka edo buruz behera jokatu behar duen, Titin zaharrak beti ematen du maila.
Titin III.a-Otxandorena 22
Galarza V.a-Arbizu-Nalda 13
Iraupena. 53 minutu.
Pilotakada. 529
Saketik. Titinek 6; Galarzak 2.
Markagailua. 1-1, 7-4, 16-12, 17-12 eta 22-13.
Bestelakoak. Sanmateoetako Torneoko partida berezia. Apustuetako dirua
doblean irten zen bikotearen alde. Giro polita egon zen Logroñoko
Adarraga pilotalekuko harmailetan.