Triciokoak erakustaldia eman du herrikideen aurrean, eta Goñirekin batera finaletik pauso bakarrera dago
IMANOL MAGRO / Berria
Titin izugarri maite dute Logroñon, eta ez da harritzekoa. Erkideen begiko ninia da Tricioko aurrelari bikaina, eta berak, urtez-urte ez die hutsik egiten. Titinek makina bat aldiz onartu du San Mateoetako feria berezia dela, eta bertan bere onena ematen du beti. Berea ez da hitz hutsa gainera, esandakoak pilotalekuan berresten dituelako. Atzo, beste behin, eta Fernando Goñirekin batera, bera izan zen onena. Leizak, Olaizola II.aren ordez, eta Otxandorenak erraztasun ugari eman zizkieten Aspekoei, eta iazko titulua berritzeko aurreneko pausua eman zuten.
Titin III.a-Goñi III.a 22
Leiza-Otxandorena 5
Iraupena. 52 minutu
Pilotakadak. 558
Saketik. Titinek 3; Leizak alerik ere ez.
Markagailua. 4-0, 4-1, 6-2, 8-3, 16-4, eta 22-5
Bestelakoak. San Mateoetako Torneoko hirugarren partida. Logroñoko
Adarraga pilotalekua goraino bete zen, hainbat pilota zale kanpoan
gelditu ziren sarrerarik lortu ez zutelako. Apustuetako dirua gorrien
alde irten zen 100-40ri. Harmailetan Titinen aldeko oihu ugari entzun
ziren.