TORNEO DE VERANO LABORAL KUTXA

LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP sigue ampliando su calendario e, incluso en situaciones tan adversas como las que estamos atravesando, tras la conclusión del Parejas comenzará la primera edición del LABORAL KUTXA UDAKO TORNEOA, una novedosa competición por equipos que será la base sobre la que se construirá el programa Plazandreok de ETB-1. Adjuntamos la nota de prensa del ente público.

Hamabi pilotarik hartuko dute parte, lau taldetan banatuta, bakoitza entrenatzaile batekin. Iñigo Aiestaranek, Elena Azpeitiak eta Gentzane Aldaik gidatuko dute programa
Emakume pilotariak izango dira protagonista ETB1ek uda honetan eskainiko duen «Plazandreak» saioan. Uztailaren 3an hasi eta abuztuaren 27ra bitartean, ostegunero, emakumeek hartuko dute pilotalekua. Kantxan egiten dakitena erakutsiko digute euren arteko erronka honetan, eta, amaieran, Euskal Herriko talderik onena zein den jakingo dugu.  Hamabi pilotari ikusi ditugu lehian, lau taldetan banatuta, bakoitza entrenatzaile batekin. Reyes Azkoitia izango dute gidari Irantzu Etxebestek, Nora Mendizabalek eta Olatz Arrizabalagak osatutako taldeak. Iera Agirrek, Arrate Bergarak eta Amaia Aldaik osatutako taldearen prestatzailea, berriz, Mikel Inuntziaga izango da.  Andrea Aldaregia, Olatz Ruiz de Larramendi eta Naroa Agirre pilotariak Erlantz Garciaren esanetara arituko dira. Eta, azkenik, Naroa Elizalderen gidaritzapean, Ainhoa Ruiz de Infante, Maite Ruiz de Larramendi eta Leire Garai lehiatuko dira.  Astero hiru partida jokatuko dituzte, pilota mistoa erabiliz eta hamabi tantotara: lehenengoa eskuz banaka, ondoren binaka, eta, bukatzeko, eskuz banakako beste neurketa bat. Ostegunero bi talde lehiatuko dira eta hiru puntu izango dira jokoan.  Euskal Telebistak modu berritzailean ekoiztuko duen «Plazandreak» saioak helburu bikoitza izango du: batetik, hamabi pilotariek euren jokoa erakusteko aukera izango dute telebistak eskainiko dien plaza berri honetan; bestetik, emakumezko pilotari bultzada emateko balio izango du.  Berebat, orain arte inoiz ikusi gabeko kirol honen zenbait alderdi erakutsiko dizkigu saioak: pilotariak takoak nola jartzen dituen, entrenatzaileak ematen dituen aholku edo aginduak entzun… Iñigo Aiestaranek gidatuko du ETB1eko saio berria, Elena Azpeitia eta Gentzane Aldai lagun dituela. Gentzanek  partiden kontakizuna egiten lagunduko dio Iñigori, eta Elenarena izango da protagonistak elkarrizketatzearen ardura.  Frontoia plato bihurtuko duen «Plazandreak» saioa ostegun gauero izango da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.
© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE